2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBARA
Egoitza elektronikoa sortzea
2023ko urriaren 4an, Virginia Arozarena Lerga alkateak honako ebazpen hau eman du:
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa bete dadin, eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
EBAZTEN DUT:
1. Orbarako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.orbara.es helbide elektronikoan. Orbarako Udala da Orbarako Udalaren Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4. Ebazpen hau Udaleko alor guztiei jakinaraztea, eta Orbarako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.
5. Egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak esleitzea Orbarako Udalaren Idazkaritza-Ikuskaritzari.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Orbaran, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Virginia Arozarena Lerga.
Iragarkiaren kodea: L2314229