2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Aldaketa partziala, Udalaren eraikin, lokal, instalazio, makina eta materialen erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2023ko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa partziala egitea Murillo el Frutoko Udalaren eraikin, lokal, instalazio, makina eta materialen erabilera arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespenaren erabakia jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu ondotik, bizilagunek eta interes legitimodunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Espediente osoa udal idazkaritzan egonen da.
Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.
Murillo el Fruton, 2023ko urriaren 3an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2314203