215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Herri-lurraren erabilera lagatzea

Ireki da epea espediente honi dagozkion eskabideak aurkezteko:

Herri-lurrak desafektatu eta haien erabilera laga nahi da, batetik, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko planta bat instalatzeko eta, bestetik, Mendigorriko El Saso alderdian dagoen legar-hobi zaharra berreskuratu, lehengoratu eta ixteko (7. poligonoko 416. eta 420. lurzatiak). Horretarako, indusketatik sobratutako lurrak bota eta landare-lur nahikoarekin birprofilatuko dira, gero eremu hori landu edo larre bihur dadin.

Interesdunek 2023ko azaroaren 6ra arte aurkezten ahal dituzte eskaerak.

Baldintzen agiria interesdunen eskura dago Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Mendigorrian, 2023ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2314473