2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Indargabetzea, Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena
Luzaideko Udalak, 2023ko irailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Udal ordenantza desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko prozedura arautzen duena, ez baitu baliorik, indarrean jarri delako martxoaren 7ko 52/2022 Foru Dekretua (foru-dekretu horren bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartela).
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.
Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Luzaiden, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Iragarkiaren kodea: L2314265