215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Akats zuzenketa AR-4 banaketa eremuko aldaketa xehatuan

2023ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26koan, AR-4 banaketa eremuko aldaketa xehatuaren gaineko iragarkia argitaratu zen, eta hartan akats bat dagoela ikusi da; zehazki, 2.4 puntuan ("Erreserben justifikazioa. Lagapenak"). Hortaz, eta bat etorriz xedatuta dagoenarekin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ("Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak"), Udalbatzak, 2023ko irailaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki du aipatutako puntua zuzentzea, aprobetxamenduaren %10 Udalari lagatzeari dagokionez.

Argitara ematen da zuzendutako hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa.

Irunberrin, 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Zuzendutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314199