215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, honako ordenantza honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezietarako, ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioak jartzeko eta beste aprobetxamendu berezi batzuetarako. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2023ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea honako ordenantza honen aldaketa: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezietarako, ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioak jartzeko eta beste aprobetxamendu berezi batzuetarako.

Ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsirik gelditu da aipatu ordenantzaren aldaketa (ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezietarako, ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioak jartzeko eta beste aprobetxamendu berezi batzuetarako), eta haren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2314156