2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKARKO KONTZEJUA
Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
Kontzejuak, 2023ko urriaren 3an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoarekin:
Hasiera batez onestea Lakarko mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.
Espedientea interesdunen eskura egonen da Lakarko Kontzejuaren Idazkaritzan.
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta epe horretan ez bada aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik.
Lakarren (Deierri), 2023ko urriaren 4an.–Kontzejuko burua, Juan Miguel Bugallo Eguaras.
Iragarkiaren kodea: L2314240