215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Eskaera, Usiko herri-lurren aprobetxamenduetarako

Txulapaingo Udalak, 2023eko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran, hartutako erabakia kontuan izanik, honako hau ematen da aditzera:

Hamabost (15) egun balioduneko epea zabaltzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Usiko familia-unitateek eskura ditzaten larreetarako herri-loteak, jarraikiz indarrean dagoen ordenantzari eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen Erregelamenduari (onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Ezaugarriak:

–Azalera (m²): 2. lotea.–Usi: 143,75 hektarea.

–Bazkalekuak:

Aprobetxamendu hau, berariaz egindako balorazio-azterlanaren arabera, zenbateko hauetan baloratu da: 2. lotea, Usi: 936 euro.

Abere-karga onargarria: 20-30 buru azienda larri.

Eskaerekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

–Ordenantzaren 15. artikuluko baldintzak (erroldatuta egotea).

–Abelburu kopurua frogatzeko zerga-eskakizunaren ziurtagiria, eta indarreko araudiak aipatzen duen osasun ziurtagiria (azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea).

Udalak behin-behinekoz eginen du adjudikazioa, gorabehera hauek kontuan harturik, besteak beste:

a) Lehentasuna emanen zaie guztira diru-sarrera txikienak dituzten familia-unitateei.

b) Lurrak adjudikatuko dira bazkalekuak jasan dezaketen abere-kargaren arabera. Lehentasuna izanen dute abeltzaintza ogibide nagusi gisa dutenek.

Behin-behineko adjudikazioa eginik, iragarkia jarriko da erakundearen taulan, eta epe bat emanen da erreklamazioak aurkezteko.

Adierazi epea iragandakoan erreklamaziorik jaso ezean, behin-behineko adjudikazioa behin betikoa izanen da.

Bestela, toki-erakundeak aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko ditu eta bidezkoa dena erabakiko du behin betiko adjudikazioari buruz.

Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez ez badira herri-larre guztiak adjudikatzen, enkante publikoaren bidez adjudikatuko dira.

Markalainen (Txulapain), 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2314118