215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Herri-larreen aprobetxamenduaren adjudikazioa hutsik geratu zenez, Itzagaondoako Udalak, 2023ko abuztuaren 29ko ohiko bilkuran, erabaki zuen herri-larreen zortzi urterako adjudikazioa egiteko prozedura hastea.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik interesdunek eskaera egin dezaten, hurrengo egunetik aurrera hamabost egun balioduneko epea izanen dute, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Lokalari buruzko 6/1990 Legea, Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretua eta Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza.

Eskaintzak Mankomunitatearen egoitzako Idazkaritzan aurkeztuko dira, Urrotz-Hirian, iragarki hau argitaratu eta hamabosgarren eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Itzagaondoan, 2023ko urriaren 5ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2314291