215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Bide publikoko eta herri-lurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udaleko osoko bilkurak, 2023ko uztailaren 14an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Bide publikoko eta herri-lurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunez, 2023ko abuztuaren 18an 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bai eta Igantziko Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko epean ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin bat etorriz, behin betiko onetsi da ordenantza horretan egindako aldaketa.

Eta argitaratu egin da.

Igantzin, 2023ko urriaren 5ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO ZORU, HEGALDURA ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

I. ERANSKINA

1.3. Besta eta ferietako barrakak: 1,50 euro/m²-ko. Ordainketa horrek balioko du bestak irauten duen denbora guztirako.

Iragarkiaren kodea: L2314297