215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, honako ordenantza honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2023ko irailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Tasen ezarpena erabakitzea Funesko energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat, honako ordenantza honetan zehazten diren zerga-egitateengatik: ordenantza, tasak arautzen dituena Funesko energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Hori guztia, bat etorriz espedientean jasotako testu artikulatuarekin.

Bigarrena.–Hasiera batez onestea aipatu udal ordenantza.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan eta webgunean, 30 egun balioduneko epean, aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek aurkez ditzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak eta/edo iradokizunak.

Hirugarrena.–Idazkaritza Nagusiak eginen du aurkeztutako erreklamazioei eta iradokizunei buruzko txostena, eta osoko bilkurari helaraziko dio dagokion baiespen- edo ezespen-proposamena eta aipatutako ordenantza behin betiko onesteko proposamena.

Bosgarrena.–Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta, horretarako, Alkatetzak aginduko du egin daitezela prozedura amaitzeko eta indarrean jartzeko beharrezkoak diren izapideak.

Seigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin betiko onespenaren erabakia edo, hala badagokio, hasierako onespenaren erabakia automatikoki behin betiko bihurtutakoa, ordenantzaren testuarekin batera.

Funesen, 2023ko urriaren 3an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2314155