215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

08/2023 aurrekontu-aldaketa eta 2023ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena

2023ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 12an, 08/2023 aurrekontu-aldaketa eta 2023ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten dira aurrekontuan egindako aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

08/2023 AURREKONTU-ALDAKETA

APARTEKO KREDITUA

1.9200.7680007

Dirulaguntza Lizasoaingo Kontzejuari, kontzeju-etxerako

135.658,18

APARTEKO KREDITUAK, GUZTIRA

135.658,18

FINANTZAKETA

1.87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

135.658,18

FINANTZAKETA, GUZTIRA

135.658,18

ALDAKETAK, KAPITULUKA

GASTUAK

7. KAPITULUA

135.658,18

GASTUEN AURREKONTUAREN GOITITZEA, GUZTIRA

135.658,18

DIRU-SARRERAK

8. KAPITULUA

135.658,18

DIRU-SARREREN AURREKONTUAREN GOITITZEA, GUZTIRA

135.658,18

2023KO AURREKONTUA BETEARAZTEKO OINARRIEN ALDAKETA

29. oinarria.–22. zenbaki berria sartzea.

"22. Behar den lankidetza-hitzarmenaren bidez bideratuko da 2023ko ekitaldirako aurrekontuko 1.9200.7680007 gastuen aplikazioa betearazteko emanen den dirulaguntza (1.3420.7680004 gastuen aplikazioa: Dirulaguntza Lizasoaingo Kontzejuari, kontzeju-etxerako).

Dirulaguntza zuzenean emanen zaio Lizasoaingo Kontzejuari, behar bezalako kontzeju-etxerik ez duen udalerriko kontzeju bakarra delako, kontzejuaren eskumeneko nahitaezko zerbitzuak emateko. Proiektua, gainera, martxoaren 22ko 8/2022 Foru Legearen bidez onetsitako Toki Inbertsioen Planaren (TIP) barruan sartu da, behin-behinean, "Udal- eta kontzeju-zuzkidurak" izeneko dirulaguntza lerroaren bidez diruz laguntzeko. Udalaren dirulaguntza izendunak inbertsioa kofinantzatuko du, Lizasoaingo Kontzejuak ez baitu baliabide propiorik TIPn sartuta ez dagoen finantziazio-zatiari aurre egiteko".

Iragarkiaren kodea: L2314267