2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Zerga kontrolerako 2024-2026ko udal plana. Onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2023ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen Zerga kontrolerako udal plana, 2024tik 2026ra bitarteko ekitaldietarako, honako hauetan zehaztutako irismen eta edukiarekin: 13/2000 Foru Lege Orokorra, Nafarroako Tributuei buruzkoa, eta Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamendua, zeina onetsi baitzen 152/2001 Foru Dekretuaren bidez.
Zerga kontrolerako udal planaren edukia osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/eadff8c1-d46e-4269-b12a-c4d667902c2c/
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Argitara ematen da aipatutako planaren testu osoa, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz xedatutakoarekin 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan (Nafarroako Tributuei buruzko Foru Legea).
Oltza zendean, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2314159