2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 27. eta 28. lurzatietan. Behin betiko onespena
Carcarko Udalak, 2023ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
a) Behin betiko onestea 5. poligonoko 27. eta 28. lurzatietarako xehetasun-azterketa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk (NASUVINSA) sustatua.
b) Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuari, onetsitako xehetasun-azterketaren espedientearen ale batekin batera, inskriba dadin Planeamenduko Erregistroan, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Carcarren, 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2314209