215. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3099/2023 EBAZPENA, irailaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Miren Maite Azpilicueta Unanua andreak jarri eta 276/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso horrek eragiten die A mailako lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiei, egonkortze-prozesuen esparruan onetsi zirenei.

Miren Maite Azpilicueta Unanua andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren apirilaren 18ko 95E/2023 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi egin zen Miren Maite Azpilicueta Unanua andreak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 1934/2022 Ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako gehieneko lanpostu kopuru bat salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdiak. Lanpostu horien zerrenda II. eranskinean ageri da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Miren Maite Azpilicueta Unanua andreak jarri duen eta 276/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Miren Maite Azpilicueta Unanua andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2313567