214. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Bereganatzea Musika eta Dantza Eskolako Patronatuko burutzaren eginkizunak

Altsasuko Udaleko alkateak, irailaren 29an, honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren 1629/2023 Ebazpena, irailaren 29koa, zeinaren bidez bereganatzen baitira, aldi baterako, Musika eta Dantza Eskolako Patronatuko burutzaren eginkizunak, zeinak iraunkorki utzi baitziren Pedro Jiménez Elviraren esku.

Alkatetzaren uztailaren 5eko 1177/2023 Dekretuaren bidez, jarraikiz Udaleko Musika eta Dantza Eskolaren estatutuen 12. artikuluari, onetsi zen Pedro Jiménez Elviraren esku uztea Eskolako Patronatuko burutzaren eginkizunak. Pedro Jiménez Elvira zuzendaritza batzordeko kide da, Udala ordezkatuz.

Ikusirik Jiménez Elvira herritik kanpo egonen dela 2023ko irailaren 29tik urriaren 6a arte (biak barne), eta jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 114. eta 116. artikuluei (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

EBAZTEN DUT:

1. Aldi baterako neureganatzea, 2023ko irailaren 29tik urriaren 6a arte (biak barne), Musika eta Dantza Eskolako Patronatuko burutzaren eginkizunak, zeinak iraunkorki utzi baitziren Pedro Jiménez Elviraren esku.

2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Altsasun, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2314093