2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen, C eta D mailetakoak, lekualdatze-lehiaketaren bidez eta merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialen lanpostu huts bat kentzea
Alkatetzaren urriaren 3ko 2182/2023 Ebazpena, zeinaren bidez administrari-ofizialen lanpostu huts bat kentzen baita honako deialdi honetatik: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen, C eta D mailetakoak, lekualdatze-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (merezimendu-lehiaketaren bidezkoa).
Alkatetzak 2022ko maiatzaren 23an emandako 1120/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen enplegu publikoaren eskaintza, Tuterako Udalarena eta haren menpeko erakunde/entitateena, bete beharrez abenduaren 28ko 20/21 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Ebazpen hori argitaratu zen 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26an.
Alkatearen azaroaren 17ko 2357/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi bat, bete zitezen C eta D mailetako lanpostu hutsak, merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia argitaratu zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an. Aipatutako deialdiaren I. eranskinean, lanpostu hutsak identifikatzen dituen zerrendan, agertzen dira administrari-ofizialen sei lanpostu huts, gehienez, C mailakoak.
Alkatetzaren abuztuaren 7ko 1800/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi bat, bete zitezen C eta D mailetako lanpostu hutsak, deialdiaren I. eranskinean azaltzen direnak, lekualdatze-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (merezimendu-lehiaketaren bidezkoa). Deialdia argitaratu zen 2023ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 14an.
Lekualdatze-lehiaketaren xede diren administrari-ofizialen plaza hutsen artean dago honako hau: 0613D01001 kodea duen plaza, C mailakoa, lan-kontratudunen araubidekoa, lanaldi partzialekoa, destinoa duena Hiria Sustatzeko Alorrean (Fernando Remacha eskola-kontserbatorioa).
Alkatetzaren irailaren 26ko 2151/2023 Ebazpenaren bidez, erabaki zen betearaztea Iruñeko Lan arloko 1. epaitegiaren 251/2023 Epaia, 2023ko abuztuaren 11koa, zeina eman baitzen 563/2023 prozeduran, eskubide bat aitortzearen arloan; horren bitartez, Udaleko langile bat atxiki zitzaion, lan-kontratudun finko gisa, honako lanpostu huts honetan: 0613D01001 kodea duen lanpostua, C mailakoa, lan-kontratudunen araubidekoa, lanaldi partzialekoa.
Horrenbestez, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 7.2 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–), eta betearaziz aipatutako epaia, bidezkoa da plantilla organikotik kentzea 0613D0100 kodea duen lanpostu hutsa: administrari ofiziala, C mailakoa, lan-kontratuduna, lanaldi partzialekoa, destinoa duena Fernando Remacha eskola-kontserbatorioan. Hori dena, lehenik, honako deialdi honetan: deialdia, bete daitezen C eta D mailetako lanpostu hutsak, lekualdatze-lehiaketaren bidez. Eta, horren ondorioz, baita deialdi honetan ere: deialdia, bete daitezen C eta D mailetako lanpostu hutsak, merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Horrenbestez, ebatzi dut:
Lehenbizikoa.–Administrari-ofizialaren lanpostu huts bat kentzea honako deialdi honetan: deialdia, bete daitezen C eta D mailetako lanpostu hutsak, merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdi hori argitaratu zen 2023ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 14koan, eta honako hau da kentzen den lanpostu hutsa: plantilla organikoan 0613D01001 kodea duen lanpostu hutsa, lan-kontratudunen araubidekoa, lanaldi partzialekoa, destinoa duena Hiria Sustatzeko Alorrean, Fernando Remacha eskola-kontserbatorioan. Lanpostua kendu da atxiki zaiolako Udaleko langile bati, zeina deklaratu baita lan-kontratudun finko, lanaldi partzialekoa, betearazita Iruñeko Lan arloko 1. epaitegiak abuztuaren 11n emandako epaia, 563/2023 prozeduran.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.
Tuteran, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2314247