214. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Udaltzaingorako polizia-agente gisa oposizio-sistemaren bidez 2 plaza, kopurua handitzen ahal dela, betetzeko deialdia

Barañaingo Udalaren 2023ko urriaren 3ko 1102/2023 Alkatearen ebazpenaren bidez, Barañaingo udaltzain izateko 2 plaza, kopurua handitzen ahal dela, oposizio bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Dagozkion ondorioak izan ditzan argitaratzen da.

Barañainen, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea udalburua, María Lecumberri Bonilla.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1.–Deialdi honen xedea da Barañaingo Udalerako honako bi udaltzain plaza hauek betetzea, oposizio-prozeduraren bidez: 4.32 eta 4.38.

Adierazitako bi plazak txanda hauetan banatzen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan ezarritakoaren arabera:

a) Txanda libreko plaza 1:

4.38.

b) Sustapen-txandako plaza 1:

4.32, hizkuntza-eskakizunarekin, B2 euskara-maila.

1.2. Sustapen-txandako plazaren bat hutsik geratzen bada, txanda librekoei gehituko zaizkie.

Era berean, lanpostuz igotzeko txandan gainditu duten izangaiak lanpostu hutsak baino gehiago badira, txanda horretan plazarik gabe gainditu duten pertsonek txanda libreko lanpostu hutsak betetzeko aukera izango dute, txanda hori lortu nahi dutenekin lehia hertsian, betiere lortutako guztizko puntuazioaren arabera, ezagutza-probaren, proba fisikoen eta proba psikoteknikoen puntuazioak batuta.

1.3. Deialdiaren xede diren lanpostuen kopurua handitzen ahalko da hautapen-prozesuan eta izangaiak deialdi honetan aurreikusitako oinarrizko prestakuntzako ikastarora sartu aurretik. Lanpostu kopurua handitzeari dagokienez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da, txanda libreari edo mailaz igotzeari dagokionez.

1.4. Izendatutako izangaiek Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarritako polizia-agentearen berezko eginkizunak beteko dituzte, eta foru lege horretan ezarritako C mailan kokatuko dira.

1.5. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura hau eginen da honako hauek aplikatuz: Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea, Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretua, Nafarroako Langileen Estatutuaren testu bategina onartzen duen ekainaren 13ko 113/1985 Foru Dekretua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Txanda librean.

Oposizio honetan txanda irekian onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Gutxienez 18 urte izatea eta erretiro-adina gainditu ez izana, indarrean dagoen legeriaren arabera.

c) Batxilergoko, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo baliokidetzat jotako tituluren bat izatea, edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

d) Lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea eta deialdiaren III. eranskinean agertzen diren arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea.

e) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ere, eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez egotea, birgaitzearen onura aplikatzeari kalterik egin gabe, arau penalen eta administratiboen arabera.

f) Gutxienez A2 eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenak izatea.

g) Armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoa, eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez emango dena.

h) Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuak betetzeko, ezinbestekoa da epai irmo bidez sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik kondenatua ez izatea, ez eta gizakien salerosketa ere.

3.2. Sustapen-txandari.

Sustapen-txandako izangaiek, txanda libreko izangaientzat eskatutako baldintzez gain, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta administrazio publikoetan aitortutako bost urteko antzinatasuna egiaztatzea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak izan ezik, horiek kidego horietan zortzi urtez zerbitzuak eman izana egiaztatu beharko baitute.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa aplikatuz, txanda horretan parte hartzeko eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartu ahal izanen dute sustapen-txandan.

b) Sustatu nahi den lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzia-egoeran ez egotea.

c) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoak edo beheragokoak izatea.

3.3. Bi txandetarako.

Euskararen B-2 maila eskatzen duten hizkuntza-eskakizunak dituzten lanpostuetan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan ezarritako B2 maila egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da gutxienez.

Euskararen Nafar Institutuak horretarako egindako probaren bidez ere egiaztatu ahal izango da hizkuntzaren ezagutza-maila hori. Kasu horretan, proba egin nahi duten hautagaiek deialdian parte hartzeko eskabide-orri orokorrean adierazi beharko dute, horretarako jarritako lekuan. Proba hori oposizioa hasi aurretik egingo da.

Betiere, deialdiko txanda irekiko lanposturako izangaiek baliabide berberen bidez egiaztatu beharko dute beren hizkuntza-gaitasuna, sustapen-txandako lanposturen bat hutsik geratzeagatik edo deialdi honetan aurreikusitako hedapenagatik txanda ireki horretara metatu daitezkeen eta hizkuntza jakitea (euskararen B2 hizkuntza-eskakizuna) baldintza duten lanpostuak eskuratu ahal izateko. Aurreko paragrafoan aipatzen den proba egin nahi izanez gero, deialdian parte hartzeko eskabide-orri orokorrean adierazi beharko dute, horretarako ezarritako lekuan.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean eta plaza jabetzan hartu arte eduki beharko dira aurreko betekizunak, 3.1.f) oinarrian adierazitakoa izan ezik; izan ere, hori nahikoa izango da hasieran betetzea deialdiaren 7.6 paragrafoan aipatzen den oinarrizko prestakuntzako ikastarorako onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunean, eta 3.1.b) oinarrian adierazitakoa, nahikoa izango baita eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen betetzea.

4.–Instantziak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak non eta noiz aurkeztu behar diren.

Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Barañaingo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Herritarrentzako Arreta Bulegoa), Udaletxeko Plaza z.g., 31010 (Barañain), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz, hogeita hamar egun naturaleko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, parte hartzeko eskabidea telematikoki aurkeztu ahal izango da Barañaingo Udalaren erregistro elektroniko orokorraren bidez, Barañaingo Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.baranain.es/). Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskaera eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa erregistro orokor elektronikoan fitxategiak eransteko aurreikusitako edozein formatutan erantsi ahal izango dira.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea erabakitzen bada, gutun-azal irekian aurkeztuko da, posta-zerbitzuko langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu eta Barañaingo Udaleko erregistrora bidali aurretik. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute oposizio honetara aurkezteko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

Eskabide-orriek deialdiaren 1. eranskinean adierazitako eredua bete beharko dute, eta eskabide-orrietan izangaiek bertan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute. Eskaera-eredua Barañaingo Udaleko Erregistro Orokorrean (Herritarrentzako Arreta Bulegoan) emango da, eta Internet bidez ere eskuratu ahal izango da, www.barañain.eus helbidean edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean (1. eranskineko eskabidean), deialdia argitaratzen denean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

4.2. Izangaiek eskabidearekin batera aurkeztu behar dituzten gainerako agiriak:

Bat.–Izangaiak III. eranskineko proba fisikoak egiteko gaitasuna duela egiaztatzen duen ziurtagiri mediko ofiziala.

Bi.–Espedientea formalizatzeagatiko tasa ordaintzeko 10,00 euro ordaindu izanaren egiaztagiria eta azterketa-eskubideak. Azterketa-eskubideengatiko tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Tasa hori sistema honen bidez ordaindu ahal izango da:

–Eskudirutan edo banku-transferentzia bidez eginez, Barañaingo Udalaren kontuetan, honako finantza-erakunde hauetan: la Caixa (ES84 2100 5181 1422 0006 4922) edo Caja Rural (ES19 3008 0070 8507 0277 0629), edo Barañaingo Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoan. Kasu horretan, ordainagirian datu hauek agertu beharko dira nahitaez:

  • Izangaiaren izen-deiturak.
  • NAN/IFZ.
  • Kontzeptua: "Barañain 2023- udaltzain izateko oposizioa".

Hiru.–Nortasun-agiri nazionalaren aurrealdearen eta atzealdearen fotokopia.

Lau.–Deialdian eskatutako titulu akademikoaren fotokopia.

Bost.–Lanpostuz igotzeko txandako izangaiek zer mailatatik eta lanpostutatik igo nahi duten eta zer antzinatasunetatik igo nahi duten adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, dagokien administrazioan eginkizun hori esleituta duen organoak emana.

4.3. 4.1 eta 4.2 paragrafoetan aurreikusitakoa betetzen ez bada, izangaia kanpoan geratuko da.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

5.–Onartutakoen behin-behineko zerrendak, erreklamazioak eta behin betiko zerrendak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, alkatetzaren ebazpena emango da, eta, bertan, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartuko dira. Zerrenda horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko ediktu-oholean eta udalaren webgunean argitaratzeko aginduko da. Bi zerrenda egingo dira, honako izangai hauei dagozkienak:

1.–Txanda libreko izangaiak.

2.–Sustapen-txandarako izangaiak.

5.2. Baztertutako izangaiek erreklamazioak egin eta akatsak zuzendu ahal izango dituzte, behin-behineko zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Interneteko www.barañain.eus helbidean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunetan.

Epe barruan parte hartzeko eskaerarik aurkezten ez bada, deialdia hutsik geratuko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Alkatetzaren ebazpenaren bidez.

5.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igarotakoan eta erreklamazio horiek ebatzitakoan, Alkatetzaren ebazpen bidez onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartuko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren webgunean argitaratuko dira. Udaletxeko iragarki-oholean eta Interneteko www.baranain.es helbidean ere egongo dira interesdunen eskura. Ebazpenak berariaz adieraziko du hautapen-probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6.–Epaimahai kalifikatzailea.

6.1. Osaera.

Epaimahai kalifikatzailea honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: María Lecumberri Bonilla andrea, Barañaingo alkatea.

–Ordezkoa: Fátima Sesma Vallés andrea, Barañaingo Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaidea: Carlos Javier Eransus Virto jauna, Barañaingo udaltzainburua.

–Ordezkoa: Juan Miguel Pascual Ocaña jauna, Barañaingo Udaltzaingoko agente lehena.

–Epaimahaidea: Jesús Mendinueta Lacunza jauna, Iruñeko Udaltzaingoaren inspektoreordea.

–Ordezkoa: Juan Luis Urrestarazu Ondarra jauna, Iruñeko Udaltzaingoaren inspektorea.

–Epaimahaidea: Langileen Batzordeko ordezkariek izendatutako ordezkari bat.

–Ordezkoa: Langileen Batzordeko ordezkariek izendatutako ordezkari bat.

–Idazkaria: Patricia Solabre Recalde andrea, Barañaingo Udaleko aholkulari juridikoa.

–Ordezkoa: Virginia Magdaleno Alegría andrea, Barañaingo Udaleko idazkaria.

6.2. Eraketa eta jarduna.

Epaimahaia hautaprobak hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe.

Kide anitzeko organoa balio osoz eratzeko eta jarduteko, beharrezkoa izango da epaimahaiburua eta epaimahaikide-idazkaria bertan egotea, edo, hala badagokio, legez haien ordez dihardutenak.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeari buruz sor daitezkeen arazo guztiak.

Epaimahai kalifikatzaileko kideek ezin izango dute parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote, administrazio-prozedura arautzen duten arauetan parte ez hartzeko aurreikusitako arrazoiak daudenean. Halaber, izangaiek epaimahaikideak ezetsi ahal izango dituzte, aipatutako inguruabarrak gertatzen direnean.

Epaimahaiak aholkulari espezialistak izan ditzake. Aholkulari horiek epaimahaiari lagunduko diote eta beren espezialitate teknikoak gauzatzera mugatuko dira.

7.–Oposizioa nola eginen den.

7.1. Aurreikuspenen arabera, 2023ko abendutik aurrera garatuko da.

Oposizioaren lehenengo fasean, II. eranskineko gai-zerrendari (egoera fisikoa, psikoteknikoa eta medikoa) buruzko proba baztertzaileak egingo dira, eta bigarren fasean, berriz, Oinarrizko Prestakuntzako Ikastaro bat gaindituko da.

Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean bertan zehaztuko da lehenengo proba non, noiz eta zer ordutan hasiko den.

7.2. Oposizio-faseko probak.

Oposizio-faseko proba guztiak deialdi bakarraren bidez egingo dira, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik kanpo geratuko dira iragarritako egun, ordu eta lekuetan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein dela ere.

Hautapen-proba bakoitza egin ondoren, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak azalduko ditu, eta bost egun naturaleko epea emango die izangaiei alegazioak aurkezteko. Alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko zerrendak argitaratuko ditu, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua zehaztuta, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizio-faseko probak honako hauek izango dira:

a) Proba teorikoa: test moduko ariketa bat izango da, 100 galderako galdetegi bat, hiru erantzun-aukerarekin, eta horietako bat bakarrik joko da zuzentzat, deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiei dagokienez. Galdera guztiek balio bera izango dute. 1,50 puntu emango dira galdera zuzen bakoitzeko. Galdetegi horri 150 puntu emango zaizkio gehienez. Erantzun oker bakoitza galderaren balioaren herenarekin zigortuko da, hau da, 0,50 punturekin. Oposiziotik kanpo geratuko dira 75 puntura iristen ez diren izangaiak.

Hautagaiek gehienez ere bi ordu izango dituzte ariketa egiteko.

Deialdia argitaratzen den egunean indarrean dagoen araudia erabiliko da galderak egiteko.

Gai-zerrendan jasotako udal-ordenantzak II. eranskinean esanbidez aipatutakoak izango dira.

Proban erreserbako zortzi galdera gehiago sartuko dira, azterketako galderaren bat baliogabetu behar ote den jakiteko, horiek akatsen bat dutelako. Hala eta guztiz ere, epaimahaiak baliozkotzat jotzen ez dituen galdera gehiago badaude, horiek deuseztatu eta ez dira kontuan hartuko azterketaren zuzenketan.

b) Gaitasun fisikoko proba: Deialdiaren III. eranskinean agertzen diren ariketa fisikoak egingo dira, eta horietako bakoitza kanporatzailea izango da lortutako markaren arabera.

Gaitasun fisikoko proba hori egiteko, txanda irekiko 70 izangairi baino ez zaie deituko gehienez. Beraz, txanda horretan proba teorikoan eskatzen den gutxieneko puntuazioa duen kopuru handiagoa badago, proba horretako behin betiko kalifikaziorik onenak lortu dituztenak igaroko dira. Txanda irekiko gainerako hautagaiak deialditik kanpo geratuko dira. Proba teorikoa gainditu duten sustapen-txandako hautagai guztiek proba fisikoak egingo dituzte.

Ariketa guztiak ez gainditzeak oposiziotik kanpo geratzea ekarriko du. Proba honetako ariketak epaimahaiak erabakitzen duen hurrenkeran egingo dira, eta proba honetako gehieneko puntuazioa 40 puntukoa izango da.

Proba honetako ariketak honela kalifikatuko dira:

–Pisua altxatzeko proba (Press bankua), 5 eta 10 puntu artekoa. Proba honetan gutxienez 5 puntu lortzen ez dituen izangaia kanporatuko da.

–Uretako domeinuaren proba, 5 eta 10 puntu artekoa; proba honetan gutxienez 5 puntu lortzen ez dituen izangaia kanporatuta geratuko da.

–Bizkortasun-proba (Barrow testa), 5 eta 10 puntu artean, eta proba honetan gutxienez 5 puntu lortzen ez dituen izangaia kanporatuko da.

–Erresistentzia-proba (Course Navette testa), 5 eta 10 puntu artean, eta proba honetan gutxienez 5 puntu lortzen ez dituen izangaia kanporatuko da.

Epaimahaiak hala eskatuta, izangaiek dopinaren aurkako kontrola egin beharko dute ariketak egin bitartean edo ariketa horietatik kanpo. Debekatutako praktikak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak dagokion organo espezializatuak egingo ditu. Ondorio horietarako, debekatutzat joko dira Kirol Kontseilu Gorenaren Lehendakaritzaren 2021eko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinean jasotako substantziak, talde farmakologikoak, dopin-metodoak eta manipulazioak (2021eko abenduaren 4ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala, 290 zk."). Kontrol horretan positibo ematen duten edo kontrol horren mende jartzen ez diren izangaiak kanpoan geratuko dira.

c) Gaitasun psikoteknikoaren proba: izangaiak lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren neurtzeko hainbat proba egingo dira. Gaitasun psikoteknikoko probak 30 puntuko balorazioa izango du gehienez. Kanpoan geratuko da lehiaketan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituen izangaia.

Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak egingo ditu, edo, hala badagokio, behar bezala egiaztatutako kanpoko erakunde batek, eta horren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Proba fisikoak eta proba teorikoa gainditu dituzten izangai guztiek egingo dituzte gaitasun psikoteknikoko probak. Gaitasun psikoteknikoko proba hori egitera txanda irekiko 30 izangairi bakarrik deituko zaie gehienez. Beraz, txanda horretan proba teorikoan eta fisikoan eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortu duten izangaiak gehiago baldin badira, proba horietako behin betiko kalifikaziorik onenak lortu dituztenak igaroko dira. Txanda irekiko gainerako hautagaiak deialditik kanpo geratuko dira. Proba teorikoa eta proba fisikoak gainditu dituzten sustapen-txandako hautagai guztiek egingo dute proba psikoteknikoa.

d) Proba medikoak: Baldin proba psikoteknikoak gainditzen badituzte deialdiko plazen kopurua baino izangai gehiagok (kontuan harturik, betiere, kopuru hori handitu daitekeela), proba medikoak egiteko deia egingo zaie, baldin epaimahai kalifikatzaileak hala erabakitzen badu, eta betiere epaimahaiak zehaztutako izangai kopuruari egingo zaie dei, haien gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko, deialdiaren 3.1 ataleko d) letran ezarritako baldintzetan.

Azterketa mediko hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Laneko Osasunaren Zerbitzuko Laneko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskaritza Medikoaren Atalak egingo du, edo, hala badagokio, behar bezala egiaztatutako kanpoko erakunde batek, eta haren balorazioek epaimahaia lotuko dute.

Proba medikoetan, izangaiak "gai" edo "ez gai" gisa kalifikatuko dira, eta "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak baztertuta geratuko dira.

Aurreko a), b), c) eta d) ataletako hautapen-faseko proba bakoitzaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak udaleko ediktu-oholean eta udalaren webgunean argitaratuko du oinarrizko prestakuntza-ikastarorako behin-behinean onartutako izangaien zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren arabera, proba bakoitzaren puntuazioak batuta.

7.3. Plaza kopurua handitzea.

Deialdiaren xede diren lanpostuak handitu ahal izango dira kalifikazio-epaimahaiak prestakuntza-ikastaroan onartutako izangaien behin betiko zerrenda organo deitzaileari helarazten dion egunean hutsik dauden lanpostuekin, lortutako puntuazioaren arabera.

7.4. Plazak hautatzea.

Aukeran dauden plaza guztiak zehaztu eta epaimahaiak azterketa medikoaren balorazioak jaso ondoren, plaza hutsak hautatzeko ekitaldian parte hartzeko onartutakoen zerrenda onartuko da, betiere lortutako puntuazioaren arabera, eta betiere txanda irekiak, libreak eta mailaz igotzeko txandak kontuan hartuta.

Plazak esleitzeko ekitaldia beteko diren plazetan benetan lekua nork duen zehazteko egingo da.

Ekitaldi honen helburua da dauden plazak hautapen-probetan lortutako puntuazioaren arabera betetzea. Epaimahaiak horretarako bi zerrenda egin ondoren, puntuazio handienetik txikienera ordenatuta, lehenik eta behin, sustapen-txandako zerrendako kideei deituko zaie, txanda horretako plazak esleitzeko. Horiek bete ondoren, gauza bera egingo da izangai guztiak biltzen dituen zerrendarekin, sustapen-txandako plazen esleipendunak izan ezik, txanda irekiko plazak betetzeko.

Ekitaldi honetatik ateratzen den plaza esleitua duten izangaien zerrenda izango da oinarrizko prestakuntza-ikastarorako behin-behinean proposatutakoena. Izangaien kopuruak ezin izango du gainditu deialdiko plaza kopurua, zeina handitu ahal izango baita, eta epaimahaiak argitara emango du udaletxeko iragarki-oholean eta udalaren webgunean, bakoitzaren kalifikazio orokorrarekin.

7.5. Praktiketako funtzionarioen izendapena.

Polizia agenteentzako Oinarrizko Prestakuntzako Ikastaroan parte hartzen duten izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Barañaingo Udalak, Alkatetzaren ebazpen bidez, salbu eta aurretik jada Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionario baziren.

7.6. Oinarrizko prestakuntzako ikastaroa.

Prestakuntza-ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietarako Eskolak emango du, izaera selektiboa izango du, eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan gaiari buruz xedatutakoaren arabera arautuko da.

Azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 34.3 eta 45.3 artikuluetan aurreikusitakoarekin bat, baldin eta izangairen batek jada gainditu badu Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak antolatutako deialdian eskatutakoaren antzeko beste ikastaro bat, nahikoa izanen da Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak ikastaro hori baliozkotzea, eta, horretarako, dagokion ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko da, eta, bertan, agertuko da baliokideak direla ikastaroko edo ikastaroetako edukiak eta notak. Interesdunak eskatu beharko du ziurtagiri ofizial hori.

Era berean, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari dagokio beste erakunde publiko batzuek egindako ikastaro eta diplomak osorik edo partzialki baliozkotzea, baldin eta antzeko eginkizunak edo antzekoak badituzte, edo berak aurretik emandakoak edo emandakoak badira, betiere edukien baliokidetasuna badago, eta, hala badagokio, dagokion puntuazioa emanez.

Ikasturtean zehar, C mailako hasierako soldatari eta, hala badagokio, familia-laguntzari dagozkien ordainsariak jasoko dituzte izangaiek.

7.6.1. Oinarrizko prestakuntzako ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiek zazpi egun balioduneko epea izango dute, Barañaingo udaletxeko iragarki-taulan ikastaro horretarako onartutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, deialdi honetako 3.1 oinarriko e), f), g) eta h) baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Horretarako, Barañaingo Udaleko erregistro orokorrean honako dokumentazio hau aurkeztuko dute, epaimahaiko idazkariari zuzendua:

–Deialdian eskatutako gidabaimenen aurrealdearen eta atzealdearen fotokopia konpultsatua.

–Batxilergoko, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo baliokideko tituluaren aurrealdearen eta atzealdearen fotokopia konpultsatua.

–Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena ez dela dolozko delituagatik kondenatua izan, ez administrazio publiko baten zerbitzutik banandua, eta ez dagoela funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda, hargatik eragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, arau penalen eta administratiboen arabera.

–Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, izangaiaren aurrekari penalik ez dagoela edo ezereztu egin direla egiaztatzen duena.

–Justizia Ministerioaren mendeko Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako ziurtagiria. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuak betetzeko, ezinbestekoa da epai irmo bidez sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik kondenatua ez izatea, ez eta gizakien salerosketagatik ere.

–Armak eramateko konpromisoa hartzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

–Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia konpultsatua.

Epaimahaiak, izangaiek aurkeztutako dokumentazioa eta proba medikoen emaitzak ikusita, hautapen-prozesuko bajak zehaztuko ditu, eta hutsune horiek beteko ditu baztertu ez diren, proba medikoak gainditu dituzten eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu duten izangaiekin. Ondoren, oinarrizko prestakuntzako ikastarorako onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko du udaleko ediktu-taulan edo www.barañain.eus webgunean.

Era berean, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatuko dira, eta bertan alta emanen zaie, salbu eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta badaude; kasu horretan, araubide horretan jarraituko dute.

Praktiketako funtzionario izateak ez ditu ematen lortu nahi den lanpostuaren berezko eskubideak.

Ikastaroan baja emanez gero, galdu egingo da oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionarioaren izaera, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko zaio hori gertatzen denean. Baja hori epaimahaiak jakinaraziko dio Udalari.

Oinarrizko prestakuntzako ikastaroan behin betiko onartuak izan baino lehen egindako azterketa medikoaz gain, ikastaro horretan edo ikastaroa amaitzean, behar beste proba mediko egin ahal izango zaizkie izangaiei, deialdiko 3.1.d) oinarrian eskatzen den baldintza betetzen jarraitzen dutela egiaztatzeko. Egindako frogetatik ondorioztatzen bada baztertzeko arrazoiren bat dagoela, epaimahaiak erabakiko du ukituei hautapen-prozesuan baja ematea, eta horrek praktiketako funtzionarioaren izaera galtzea ekarriko du.

Prestakuntza-ikastaroa gainditu eta gaitasun psikofisikoa galtzeagatik hautapen-prozesuan baja eman ez zaien izangaiek praktiketako funtzionario izaten jarraituko dute, lortu nahi duten lanpostuaz jabetu arte.

8.–Proben eta prestakuntza-ikastaroaren balorazioa.

8.1. Lehenengo probak 150 puntu izango ditu gehienez, eta II. eranskineko gai-zerrendako gaiei buruzko test moduko ariketa bat izango du, hiru erantzun-aukerarekin, eta bakarra izango da baliozkoa. Erantzun zuzen bakoitzak puntu bateko balorazioa izango du. Erantzun oker bakoitzak 0,50 puntuko balorazio negatiboa izango du. Lehen proba honetan 75 puntu lortzen ez dituen izangaia kanporatuko da.

8.2. Gaitasun fisikoko probak osatzen dituzten ariketetan, izangaiak III. eranskineko tauletan ageri den puntuazioarekin kalifikatuko dira ariketa bakoitzean, gehienez 40 punturekin, eta lau probetako bakoitzean gutxienez 5 puntu lortzen ez dituen izangaia kanporatuko da.

8.3. Proba psikoteknikoa 0 eta 30 puntu artean kalifikatuko da, eta proba honetan gutxienez 15 puntu lortzen ez dituen izangaia kanporatuko da.

8.4. Proba medikoetan, izangaiak "gai" edo "ez gai" gisa kalifikatuko dira. Baztertuta geratuko dira "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

8.5. Halaber, oposiziotik kanporatuko dira oinarrizko prestakuntza-ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak. Izangaiak "gai" edo "ez gai" gisa kalifikatuko dira. Prestakuntza-ikastaroa gainditutzat jotzeko, gainditutakoa lortu beharko da ikastaroa osatzen duten arlo guztietan, eta arlo bakoitzeko gehieneko puntuazioaren ehuneko 50 lortu beharko da, gutxienez. Nafarroako Segurtasun Eskolak prestakuntza-ikastaroan izangaiei ematen dizkien kalifikazioak lotesleak izanen dira epaimahai kalifikatzailearentzat.

9.–Azken kalifikazioa.

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa hautapen-prozesu osoko puntuazioak batuz ateratzen dena izango da, hau da, hautapen-fasean lortutako puntuazioak gehi oinarrizko prestakuntza-ikastaroarenak.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Izendapena.

Eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu ondoren, udaleko organo eskudunak udaleko udal-funtzionario izendatuko du oposizioa gainditu duen izangaia.

Plaza kopurua handituz gero, deialdi honetako 1.3 eta 7.3 oinarrietan xedatutakoa beteko da.

Izendapen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Lanpostuaz jabetzea.

Izendatutako izangaiak izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz.

Udaltzain lanpostuaz jabetzeak berarekin ekarriko du praktiketako funtzionario izateari uztea.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako egunean lanpostuaz jabetzen ez denak Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Izangaia, dagozkion hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, udalean sartzen bada eta funtzionario bihurtzen bada, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatu eta alta emango zaio aipatutako araubidean aurreikusitako babes-jardunaren pean, salbu eta lehendik afiliatuta badago Nafarroako administrazio publikoetako eskubide pasiboen eta osasun- eta gizarte-laguntzaren beste araubide batean; kasu horretan, aipatutako izendapenaren aurretik, aukeratu beharko du araubide horretan mantetzea edo Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean afiliatzea.

11.–Datu pertsonalen babesa.

11.1.Datuen babesa.

Barañaingo Udala da botere publikoen jardunean enplegu-deialdiak kudeatzeko erabiliko diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

11.2. Oinarri juridikoa:

251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginari buruzkoa, eta datuak erabiltzeko baimena, eskabidea aurkeztuz.

11.3. Datuak gordetzeko denbora:

Datuak adierazitako helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta Udalak tratamenduaren ondoriozko erantzukizunak izan ditzakeen bitartean biltegiratuko dira. Halaber, Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak bete beharko dira.

11.4. Datuen hartzaileak:

Datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei laga dakizkieke, indarrean dagoen legeria betez, eta udaletxeko ediktu-oholean eta udalaren webgunean argitaratuko dira.

Eskubideak: jakinarazten dizugu eskubidea duzula datuak eskuratzeko, zuzentzeko, zuzenak ez badira ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, Barañaingo Udaleko erregistro orokorrera edo egoitza elektronikora jo behar duzu (www.barañain.eus). Era berean, interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, Jorge Juan kalea 6, 28001 helbidera (Madril) edo www.agpd.es egoitza elektronikoaren bidez.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoari berari, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, errekurritzen den aplikazio-egintzaren erabakia edo jakinarazpena argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio deialdia egin duen udal-organoari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

I. ERANSKINA.–Eskaera (PDFa).

II. ERANSKINA.–LEHEN PROBARAKO GAI-ZERRENDA

1.–1978ko Espainiako Konstituzioa: Hitzaurrea. Atariko Titulua. I. titulua: Oinarrizko eskubide eta betebeharrak. III. titulua: Gorte Nagusiak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioa. VI. titulua: Botere Judiziala.

2.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. Titulua: Udalerria. V. titulua: Toki-erakundeen xedapen erkideak. VII. titulua: Toki-erakundeen zerbitzura dauden langileak. X. titulua: Biztanle askoko udalerrien antolaketa-araubidea. XI. titulua: Toki-erakundeek gai jakin batzuetan egindako arau-hausteen eta zehapenen tipifikazioa.

3.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. tituluaren barruan (Toki-erakundeen antolamendua eta administrazioa eta administrazioa), I. kapitulua: Udalerriak. III. tituluaren barruan: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendu-araubidea. Herritarren informazioa eta parte-hartzea, I. kapituluko 1. atala eta 2. atala: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua.

4.–2/1986 Lege Organikoa, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. I. titulua: Segurtasun Indar eta Kidegoak. II. Titulua: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak. III. Titulua: Autonomia-erkidegoetako poliziak. IV. Titulua: Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa. V. titulua: Udaltzaingoak. Bosgarren xedapen gehigarria. Azken xedapenetatik hirugarrena eta seigarrena.

5.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onartzen duena. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. Titulua. Funtzionario publikoak. I. kapitulua. Hautapena. II. Kapitulua. Funtzionario-izaera eskuratzea eta galtzea. III. Kapitulua. Mailak eta graduak. IV. kapitulua. Administrazio-karrera. V. kapitulua. Plantilla organikoak, funtzionarioen zerrendak eta espediente pertsonalak. VI. Kapitulua. Administrazio-egoerak.

6.–10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa: atariko titulua: zigor-bermeak eta Zigor Legearen aplikazioa. I. titulua: Arau-hauste penala. II. Titulua: delituen erantzukizun kriminala duten pertsonak. III. Titulua: Zigorrak.

7.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, emakumeen aurkako indarkeriaren aurka jardutekoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. IV. titulua: Emakumeen aurkako indarkeria hautematea eta artatzea. VII. titulua: Polizia-arreta eta benetako babesa.

8.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirakoa. I. eta II. tituluak.

9.–1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua, Prozedura Kriminalaren Legea onartzen duena: II. liburua: Salaketa, III. titulua: Polizia judiziala, VI. titulua: Zitazioa, atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea. VIII. titulua: I. kapitulua: Toki itxian sartu eta erregistratzea. IV. Liburua: Prozedura bereziak, II. Titulua: Prozedura laburtua, II. Kapitulua: Polizia Judizialaren eta Fiskaltzaren jarduerak. III. Titulua: Delitu jakin batzuk azkar epaitzeko prozedura.

10.–6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, "Habeas Corpus" prozedura arautzen duena.

11.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

12.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa. Hitzaurrea: I. kapitulua: Xedapen orokorrak; II. kapitulua: Dokumentazioa eta identifikazio pertsonala; eta III. kapitulua: Herritarren segurtasuna mantentzeko eta berrezartzeko jarduerak; V. kapitulua: Zehapen-araubidea.

13.–6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

14.–1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez onartzen baita Zirkulazio Erregelamendu Orokorra, aplikatuz eta garatuz Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna -onetsi zena martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez-.

15.–Barañaingo Udalaren Udal Ordenantza ez-fiskalak:

–Merkataritza ez-sedentarioa arautzen duen ordenantza. (2016ko abenduaren 30eko NAO, 250. zk.), eta 4.b.2), 7. eta 11.1 artikuluen aldaketak (43. zenbakiko NAO, 2020ko martxoaren 3koa).

–Trafikoa arautzen duen ordenantza (2019ko abuztuaren 28ko NAO, 169. zk.) eta 2019ko irailaren 23ko NAOn (187. zk.) egindako hutsen zuzenketa eta 66. artikuluaren zuzenketa, 2022ko uztailaren 21eko NAOren 145. zenbakian).

–Bide publikoan merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotutako terrazak, mahaitxoak eta antzeko elementuak jartzea arautzen duen ordenantza (2017ko martxoaren 9ko NAO, 48. zk.).

–Herritarren bizikidetzari eta espazio publikoen babesari buruzko udal-ordenantza (2008ko abenduaren 1eko NAO, 146. zk., eta haren aldaketa, 2015eko urtarrilaren 16ko NAOn, 10. zk., 34., 35., 36. eta 37. artikuluetan).

–Baxerak eta/edo bilera-lokalak erabiltzeko administrazio-baimena ematea arautzen duen ordenantza (172. NAO, 2019ko irailaren 2koa).

16.–Poliziaren etika eta deontologia:

–Legea betearazteko ardura duten funtzionarioentzako jokabide-kodea (34/169 Ebazpena, 1979ko abenduaren 17koa, Nazio Batuen Batzar Nagusiarena).

–690/1979 Ebazpena, Europako Kontseiluaren Parlamentu Batzarrarena, Poliziari buruzko Adierazpena.

–Europako Kontseiluko Ministroen Batzordearen gomendioa (2001) 10 Ministroen Batzordeak estatu kideei Poliziaren Europako Etika Kodeari buruz egindakoa (Ministroen Batzordeak 2001eko irailaren 19an onartua, 765. bileran, ministroen ordezkarien bileran).

17.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena: Atariko titulua. I. titulua: Legearen aplikazio-eremua. III. Titulua: Prozeduraren instrukzioa.

18.– 2/1989 Foru Legea, martxoaren 13koa, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzekoa.

19.– 201/2002 Foru Dekretua, irailaren 23koa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

20.– Barañaingo geografia eta kale-izendegia (udalaren web-orriko testuaren eta planoaren arabera, deialdi hau argitaratzen den unean).

21.– Espainieraren oinarrizko ortografia.

III. ERANSKINA.–PROBA FISIKOARI DAGOZKION ARIKETAK

1.–Press bankua.

Deskribapena.

Ahoz gora, banku batean etzanda, oinak lurrean bermatuta, exekutatzaileak 38 kiloko pisua (gizonak) eta 20 kiloko (emakumeak) goratu beharko du, 60 segundoan, ahal duen aldi guztietan. Bi eskuekin goratuko du pisua, behatz eta esku-ahurrekin helduta; eskuen arteko espazioa ez da 80 cm baino handiagoa izango, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen artean neurtuta. Ukondoak luzatuz eta flexionatuz altxatuko da pisua, eta altxaketa hasiko da barra bularrarekin ukituz, eta ukondoen erabateko hedapenarekin amaituko da, proiekzio bertikalean. Proba hau egiteko, izangaiek saio bakarra izango dute. Ezingo da eskularrurik edo heltzen laguntzen duen substantziarik erabili, ez eta jantzia kendu ere, bizkarrak bankuarekin kontaktu zuzena izan dezan. Praka barrutik eraman behar da, eta ziurtatu behar da kamiseta gorputzean estu dagoela.

Hasierako posizioa ukondoak tolestuta izango da, eta barra bularrarekin kontaktuan egongo da. Ariketa egiten den bitartean, oinek lurra ukitu beharko dute denbora guztian.

Ukondoak erabat luzatzen ez bada edo ukondoen flexio bakoitzean barra bularrarekin ukitzen ez bada, altxaera hori baliogabetu egingo da, eta ez da kontabilizatuko.

Ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiaren oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

–Ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularraren kontra bermatuz.

Puntuazioa: egindako errepikapen-kopuruaren arabera emango da, eskala honi jarraikiz:

ERREPIKAPENAK GIZONAK

ERREPIKAPENAK EMAKUMEAK

NOTA

30 baino gutxiago

20 baino gutxiago

Baztertua

30 eta 35 artean

20 eta 25 artean

5,0

36 eta 41 artean

26 eta 31 artean

5,5

42 eta 46 artean

32 eta 36 artean

6,0

47 eta 50 artean

37 eta 40 artean

6,5

51 eta 54 artean

41 eta 44 artean

7,0

55 eta 57 artean

45 eta 47 artean

7,5

58 eta 60 artean

48 eta 50 artean

8,0

61 eta 62 artean

51 eta 52 artean

8,5

63 eta 64 artean

53 eta 54 artean

9,0

65

55

9,5

66 edo gehiago

56 edo gehiago

10,0

2.–Ur inguruneko trebetasun probak (50 metro estilo librean).

Arnas mekanismoen kontrola eta ingurune urtarra menderatzeko egokitzapena balioestean datza.

Deskribapena: krol estiloan edo estilo librean igerian 25 metroko igerileku batean joan-etorriko ibilbide bat egitea da helburua. Irteera igerilekuaren ertzetik izango da, jarlekurik erabili gabe.

Ez da onartzen neoprenozko jantzirik, urpekaritzako betaurrekorik edo bestelako tresnarik erabiltzea, baina bai igeriketako betaurrekoak erabiltzea. Ezin da proba igerileku barrutik hasi.

Exekuzioa: abiatze-seinalearen ondoren, izangaia uretara abiatuko da eta igerian 50 metro egingo ditu (25 metro joaneko eta 25 metro bueltako ibilbide 1). Irteera zutik (bi euskarritan) izango da, igerilekuaren ertzetik, uraren arrasean eta mugitu gabe. Ez da erabiliko irteerako aulkirik edo jarlekurik.

Saiakera bakarra egingo da. Saio baliogabetzat joko da, eta baztertzeko arrazoi, baldin eta izangaiak:

–Kortxo-ilarak edo igerilekuaren alboko kaleak nahiz ertza euskarri moduan edo abiada hartzeko erabiltzen baditu.

–Igerilekuaren ertza erabiltzen badu atseden hartzeko.

–Igerilekuaren hondoa ukitu edo hura erabiliz abiada hartzen badu.

–Kalez aldatzen bada.

–Ez badu ukitzen horma noranzko-aldaketan.

–Bi irteera baliogabe egiten baditu.

Puntuazioa: eskala honen araberakoa izanen da (segundoetan emandako denbora, segundoko hamarrenak baztertzen dira):

DENBORA GIZONAK

DENBORA EMAKUMEAK

NOTA

42" baino gehiago

48" baino gehiago

Baztertua

41"9 eta 41" artean

47"9 eta 47" artean

5,0

40"9 eta 40" artean

46"9 eta 46" artean

5,5

39"9 eta 39" artean

45"9 eta 45" artean

6,0

38"9 eta 38" artean

44"9 eta 44" artean

6,5

37"9 eta 37" artean

43"9 eta 43" artean

7,0

36"9 eta 36" artean

42"9 eta 42" artean

7,5

35"9 eta 35" artean

41"9 eta 41" artean

8,0

34"9 eta 34" artean

40"9 eta 40" artean

8,5

33"9 eta 33" artean

39"9 eta 39" artean

9,0

32"9 eta 32" artean

38"9 eta 38" artean

9,5

31"9 eta 31" artean

37"9 eta 37" artean

10,0

3.–Zalutasun proba (Barrow testa).

Abiatzeko jarrera: zutik zutoinaren ondoan, irteera marraren atzean.

Gauzatzeko modua: probaren helburua da ahalik eta lasterren egitea "zortzi" baten itxurako zirkuitu bat, bost zutoinez mugatua. Horietako lauk 8,66 bider 5 metroko laukizuzen baten erpinak seinalatzen dituzte eta bosgarrena erdi-erdian dago (ikus grafikoa). Izangaiek bi aldiz egin behar dute zirkuitua, behin alde batera behin bestera (A eta B ibilbideak grafikoan). Ibilbide bakoitzean bi saiakera egin ahal izango dira. Bigarren saiakera lehena deuseza izan denean baino ez da egingo. Minutu bateko atsedenaldia utziko da bigarren saiakerarako.

Zirkuituaren eskema:

Exekuzioaren gehieneko denbora 23"8 eta 27"5 segundo izango da, hurrenez hurren, gizonentzat eta emakumeentzat.

Saio baliogabea izanen da honako hau gertatzen denean:

–Izangaiak zutoin bat botatzen duenean.

–Zutoinetako bat hartzen badu, eror ez dadin.

–Ibilbidetik ateratzen bada; hau da, lasterketaren lerro idealetik ateratzen edo gainditzen bada (nahiz eta ibilbide zuzenetik itzuli).

Puntuazioa: izangaiek bi ibilbideak (A + B) egiteko ematen duten denbora batuko da, fotozelulak irakurtzen duen bezala, ehunenetan, izangaiak irteera-lerroa berriz gurutzatzen duenean amaitzen direla kontuan hartuta. Segundoko ehunenak baztertzen dira. Fotozelularen sistemak huts egiten badu, erreserbako eskuzko kronometrajea aplikatuko da.

DENBORA (GIZONAK)

DENBORA (EMAKUMEAK)

PUNTUAZIOA

23 "8" baino gehiago

27"5 baino gehiago

Baztertua

23"8 eta 23"7 artean

27"5 eta 27"4 artean

5,0

23"6 eta 23"5 artean

27"3 eta 27"2 artean

5,5

23"4 eta 23"3 artean

27"1 eta 27"0 artean

6,0

23"2 eta 23"1 artean

26"9 eta 26"8 artean

6,5

23"0 eta 22"9 artean

26"7 eta 26"6 artean

7,0

22"8 eta 22"7 artean

26"7 eta 26"6 artean

7,5

22"6 eta 22"5 artean

26"5 eta 26"4 artean

8,0

22"4 eta 22"3 artean

26"3 eta 26"2 artean

8,5

22"2 eta 22"1 artean

26"1 eta 26"0 artean

9,0

22"0 eta 21"9 artean

25"9 eta 25"8 artean

9,5

21"8 edo gutxiago

25"7 edo gutxiago

10,0

4.–Erresistentzia proba (Course Navette-ren testa).

Gauzatzeko modua: izangaiek, ahalik eta denbora luzeenean, 20 metroko joan-etorriko ibilbidea egin beharko dute, zinta magnetofoniko batez erreproduzitutako hots-seinaleen bidez markatutako erritmoari jarraikiz. Izangaiek txandaka zapaldu beharko dituzte ibilbidearen bi muturrak markatzen dituzten lineak, edo haietatik harago, seinalea jotzeko unean bertan. Biratzeak oin baten gainean pibotatuz egin beharko dira, marra zapalduz edo harantzago. Zintak tarte erregularretan emango du soinua. Probaren hasieran abiadura motela izango da, baina abiadura handituz joango da pixkanaka. Proba hau egiteko, izangaiek saio bakarra izango dute.

Testaren helburua zinta magnetofonikoak ezarritako erritmoari eustea da, eskatutako tarteak bete arte. Seinalea behin baino gehiagotan jo aurretik pixka bat ihes eginez gero, abisua emango da. Seinalearen aurretik eta marjinaren metroa gaindituta irteteak probaren amaiera automatikoa ekarriko du.

Ondoren azaltzen diren kasuetan, proba bukatu eta ordura arte pasatako denbora kontatuko da:

–Izangaia gelditzea, salbu eta une batez badaq, hots-seinalearen zain dagoen 20 metroko lerroaren gainean.

–Izangaia bere kaletik ateratzea.

–Izangaiak ibilbide oso bat bukatzeko dagoen muturreko marra ez zapaltzea.

–Izangaia seinale akustikoa entzutean 20 metroko lerrotik metro bateko eremura iristen ez denean.

–Izangaiak hiru aldiz jarraian ez iristea muturreko marra zapaltzera seinale akustikoak agintzen dionean. Marratik metro bateko tartera egotea onartuko da, seinaleak jotzen duen unean. Segurtasun-metroaren barruan egonda, seinale akustikoa jo aurretik linea zapaltzea lortzen ez den bakoitzean, izangaiak ohar bat jasoko du, kontrolatzailearen bi aldeetan kono batekin markatuta. Ohar hori kendu egingo zaio, hots-seinalea jotzean 20 metroko beste lerroa ukitzea lortzen badu. Bestela, beste abisu bat jasoko du. Bi abisu izanda, izangaia 20 metroko beste lerrora iristen bada hots-seinalearekin bat etorriz, biak kenduko zaizkio, bestela hirugarren abisu bat jasoko du eta proba amaituko da.

Puntuazioa: izangai bakoitzak proba bukatzen duen arte pasatako denbora-tarteen araberakoa izanen da (tarte bakoitza minutu batekoa da gutxi gorabehera), ondoko eskala honi jarraikiz:

TARTEAK GIZONAK

TARTEAK EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

10 baino gutxiago

8,0 baino gutxiago

Baztertua

10,0

8,0

5,0

10,5

8,5

5,5

11,0

9,0

6,0

11,5

9,5

6,5

12,0

10,0

7,0

12,5

10,5

7,5

13,0

11,0

8,0

13,5

11,5

8,5

14,0

12,0

9,0

14,5

12,5

9,5

15,0 edo gehiago

13,0 edo gehiago

10,0

IV. ERANSKINA.–DEIALDITIK BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOAK

1.–Ikusmena. Begien sistema.

–Zuzendu gabeko begi zolitasuna:

  • 4/10 bi begietan, edo,
  • 3/10 begirik okerrenean eta 5/10 onenean, edo,
  • 2/10 begirik okerrenean eta 6/10 onenean.

–Ikus-eremu monokularra: ezin izanen da plano horizontalean 120.º tik beherakoa izan, eta murrizketa nabarmenik gabekoa izanen da ikuseremuko meridiano batetik bestera.

–Diplopia.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Keratotomia erradiala.

2.–Entzumena. Entzuteko sistema.

–Entzumen-zolitasuna, 500-3.000 Hz bitarteko frekuentzietan belarriren batean 45 dB-ko edo gehiagoko galera monoaurala eragiten duena.

–Orekari loturiko alterazioak, edozein etiologiatakoak.

3.–Hizkuntza.

–Afasiak, disfoniak, disfemiak (hitz toteltasuna), disartria eta disglosia iraunkorrak, polizia lanetan aritzea eragozten edo zailtzen dutenak.

4.–Giharren eta eskeletoaren aparatua.

–Artikulazioren baten galera anatomikoa edo ankilosia, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

–Prozesu artikularrak, eginkizunetarako duten eraginaren arabera, zeinahi etiologiaren ondorio direla ere.

–Eskoliosiak, 20 ° baino handiagoak.

–Zifosiak, 30 ° baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen bategiteak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Espondilitis ankilosantea.

–Paget-en eritasuna.

–Osteoporosia eta osteomalazia (eginkizunetarako duen eraginaren arabera).

–Fibromialgia.

–Deformazio anatomikoak, eginkizunetarako duen eraginaren arabera.

5.–Digestio aparatua.

–Crohn-en eritasuna eta kolitis ultzeraduna.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gibeleko gutxiegitasuna, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Gibeleko zirrosia.

–Behazun-zirrosi primarioa.

–Pankreatitis kronikoa.

–Fibrosi kistikoa.

–Sabelaldeko paretako etena, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Kakari eutsi ezina.

6.–Bihotz-hodietako sistema.

–Bihotzeko gutxiegitasuna, maila guztietan.

–Arritmiak eta blokeoak: aurre-eszitazio sindromea eta bihotzaren erritmoaren edo kondukzioaren alterazio mota guztiak, salbu eta arritmia sinusala, BGE edo BE solteak, 1. mailako blokeo AB, Eskuineko Adarraren Blokeo Osoa eta Ezkerreko Adarraren hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, maila guztietan.

–Balbulopatiak.

–Miokardiopatiak.

–Perikardiopatia kronikoak.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Arterietako hipertentsio arteriala (TAS > 140 eta TAD > 90).

–Arterietako hipotentsioa (TAS < 90 eta TAD < 45).

–Zainen eta baso linfatikoen gutxiegitasuna.

7.–Arnas aparatua.

–Arnas aparatuaren afekzio kronikoak (Bronkitis kronikoa, BBEK, Enfisema, Bronkiektasiak).

–Pleurako isuri berrituak.

–Berezko pneumotorax berrituak.

–Eritasun interstizialak eta/edo biriketako fibrosia.

–Asma eta bronkioetako hipererreaktibotasuna.

8.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta beste eritasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren eritasunak.

–Ataxiak.

–Buruko eta integrazioko funtzioen alterazioak (arrazoitze abstraktoa, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en eritasuna eta bestelako alterazio estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren bestelako arazoak.

–Bertigoak.

–Siringomielia.

–Hidrozefalia.

–Miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Paralisi periferikoak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

–Nerbio-sistema periferikoaren eritasunak, funtzioetan duten eraginaren arabera.

–Neke kronikoaren sindromea.

–Anosmia.

–Beste alterazio motor batzuk (tikak, estereotipia motorrak, loaren alterazioak), giza harremanetan eta lanean izan dezaketen eraginaren arabera.

9.–Alterazio psikiatrikoak.

–Buruko alterazio organikoak, prozesu automugatuak eta itzulgarriak kenduta.

–Buruaren eta jokabidearen alterazioak, substantzia psikotropikoen kontsumoaren ondoriozkoak (alkohola barne).

–Eskizofrenia eta bertzelako alterazio psikotikoak.

–Gogo-aldartearen alterazioak (alterazio bipolarrak, alterazio depresibo errepikariak, depresioaldi larria, alterazio distimikoak).

–Antsietate-alterazioak, ondorio kliniko nabarmena baldin badute.

–Barne-bultzaden kontrolaren eta izaeraren alterazioak, giza harremanetan eta lanean eragina dutenak.

10.–Sexu eta gernu-aparatua.

–Giltzurrun-gutxiegitasuna, bilakaera eta pronostikoaren arabera.

–Gernuari eutsi ezina.

–Giltzurruneko polikistosia.

11.–Sistema endokrinologikoa.

–Ardatz hipotalamo-hipofisarioaren alterazioak.

–Hipertiroidismoa eta Hipotiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Addison, Cushing, feokromozitoma eta giltzurrunen gaineko guruinen bestelako alterazioak.

–Hipoaldosteronismo primarioa eta sekundarioa.

–Mellitus diabetesa.

–Adenomatosi endokrino anizkoitza.

–Hipoparatiroidismoa eta hiperparatiroidismoa, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

12.–Larrua, fanerak eta guruin exokrinoak.

–Orbainak eta azalaren prozesu kronikoak, baldin eta haien hedadura, funtzioetan izan dezaketen eragina eta kokapena ikusirik, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

13.–Odola eta organo hematopoietikoak.

–Muineko aplasia, gaueko hemoglobinuria paroxistikoa, sindrome mieloproliferatiboak, anemia hemolitiko kronikoak, b-talasemia anemiadunak.

–Linfomak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Sindrome linfoproliferatibo kronikoak, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Mieloma anizkoitza eta Waldeström-en eritasuna.

–Hemofiliak eta hemostasiaren bestelako alterazioak.

–Immunoeskasiak.

–Esplenektomia.

–Antikoagulatzaileak (Heparinak, Sintrom), Interferon, kortikoideak edo EPO erabiltzen dituzten tratamendu kronikoak.

14.–Bestelakoak.

–GIB birusaren antigorputzen eramailea.

–Amiloidosia.

–Kolagenosia.

–Lupus eritematoso sistemikoa.

–Artritis erreumatoidea.

–Esklerodermia.

–Sjögren-en sindromea.

–Baskulitisa, ebaluazio mahaiak baloratu beharrekoa.

–Obesitatea (GMI > 25).

15.–Azalpen orokorrak.

–Ebaluazio mahaiak baloratuko ditu baztertzeko moduko patologiak, funtzioetan duten ondorioen arabera eta polizia lanetan aritzeko pronostikoaren arabera.

–Prozesu neoplasikoetan eta organoen transplanteen kasuetan, ebaluazio mahaiak gaitasuna baloratuko du, bilakaeraren eta pronostikoaren arabera.

–Funtzioetan eragina duten gorputzeko bestelako aparatu edo sistemetako afekzioak, balorazio mahaiaren iritziz, polizia lanetan aritzea eragozten baldin badute.

Iragarkiaren kodea: L2314385