214. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Lan publikoaren eskaintza 2023rako

Barañaingo Udalak, Alkatetzaren 2023ko irailaren 29ko 1080. Ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

Barañaingo Udalak, 2023ko apirilaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2023ko plantilla organikoa, zeinak barnean biltzen baititu toki-erakundearen beraren plantilla eta bere erakunde autonomoenak, alegia, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena. Hori guztia, bete beharrez xedatzen dena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespena jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2023ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ean.

Jendaurreko aldian alegazio batzuk aurkeztu ziren; horiek ezetsi egin ziren Udalak 2023ko abuztuaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, eta plantilla organikoa behin betiko onetsi zen, aplikatzekoa den araudiarekin bat. Behin betiko onespena argitara eman zen 2023ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 18an.

Kontuan harturik 4.32 eta 4.38 lanpostuak, udaltzain-agenteenak, hutsik daudela Herritarren Babeseko Alorrean, Barañaingo Udalaren 2023rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, behin betiko bete behar baitira 4.32 eta 4.38 lanpostuak. Eskaintzaren berri eman zaie ordezkari sindikalei, eta udal honetako Ogasun eta Langileria Batzordean ere aztertu, eta txostena eman du.

Kontuan harturik Alkatetzaren 2023ko ekainaren 29ko 790. Ebazpenean Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaiola, besteak beste, honako eskumen hau: "onestea lan publikoaren eskaintza, jarraikiz osoko bilkuran onetsitako aurrekontuari eta plantillari; behar diren oinarriak onestea langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako; eta ordainsari osagarriak banatzea, finkoak eta aldizkakoak ez direnak". Hartara, Barañaingo Udalean, Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrari eskuordetu zaio lanpostuak behin betiko betetzeko behin betiko kontratazioaren baldintzak onesteko eskumena.

Kontuan harturik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluak ezartzen duen aukera, hau da, organo eskuordetzaileak bereganatzea beste organo bati eskuordetzaz dagokion gai baten gaineko ardura.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzak berriz bereganatzea honetarako eskumena: "onestea lan publikoaren eskaintza, jarraikiz osoko bilkuran onetsitako aurrekontuari eta plantillari; behar diren oinarriak onestea langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko lehiaketetarako; eta ordainsari osagarriak banatzea, finkoak eta aldizkakoak ez direnak", Barañaingo Udalaren 2023ko lan publikoaren eskaintza onesteari dagokionez. Eskumen hori Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zion alkatetza honek, 2023ko ekainaren 29an emandako 790. Ebazpenaren bidez.

Bigarrena.–Onestea Barañaingo Udalaren lan publikoaren eskaintza 2023rako, bertan sartuz udaltzain-agentearen 2 lanpostu (lanpostu kopurua handitzeko aukerarekin), plantilla organikoan 4.32 eta 4.38 zenbakiak dituztenak, hain zuzen, ordezte-tasaren kargura.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Barañaingo Udalaren 2023ko lan publikoaren eskaintza.

Barañainen, 2023ko urriaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2314293