214. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2023ko abuztuaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ko plantilla organikoan.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2023ko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Azkoienen, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

Azkoiengo Udalaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatu da:

1.–Honako lanpostu hauek amortizatu dira:

Musika Eskola

LANPOSTUAREN KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

EGOERA

LANPOSTU

KOPURUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

LANPOSTUKO
OSAGARRIA

1-03

Piano irakaslea

Hutsik

1

LKF

B

OL

%4,73

2.–Udaleko lanpostu hauetan sarbidea aldatu da, eta aurrerantzean lehiaketa izanen da: 1-01, 1-04, 1-07, 1-08, 1-11 eta 6-04.

3.–Musika eskolako lanpostu hauetan sarbidea aldatu da, eta aurrerantzean lehiaketa izanen da: 1-01, 1-02, 1-04, 1-05, 1-06, 1-07, 1-08, 1-09, 1-12, 1-13, 2-01.

Iragarkiaren kodea: L2314237