2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
Udalbatzako kideen ordainsariak
Luzaideko Udalak, 2023ko irailaren 23an egin osoko bilkuran, bost bertaratuek aho batez bozkaturik eta legez eskatzen den gehiengoarekin, udalkideei konpentsazioak emateko ordainsari-araubide hau onetsi zuen, bilkura-sari gisa eta kargua betetzean benetan sortutako gastuen kalte-ordain gisa, ukatu gabe horiek gero berrikusteko edo espresuki aldatzeko aukera (hori guztia, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin):
Bilkura-sariak:
–Ohiko osoko bilkuretara nahiz osoko bilkura berezietara joategatik: 100 euro.
–Kanpoko batzordeetara joateagatik: 85 euro.
–Tokiko batzordeetara joateagatik: 60 euro.
–Informazio bilkuretara joateagatik: 40 euro.
Kalte-ordainak:
–Kilometrajea: 70 kilometroko erradiotik gora, Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat ezarritako zenbatekoa.
–Beste gastu batzuk, behar bezala baimenduak eta kargua betetzean sortuak: benetan ordaindutako zenbatekoak, agiri bidez frogatutakoan.
Udalkideentzako bilkura-sari eta kalte-ordain horiek ordainduko dira 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoarekin.
Luzaiden, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Iragarkiaren kodea: L2314290