214. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Itzagaondoko Udalak, 2023ko abuztuaren 29an egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan jartzea herritarrendako zuzeneko adjudikazioan eman gabe geratu ziren herri-larreak; hori guztia, bat etorriz Ondasunen Erregelamenduaren 186. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Herri-lurrak arautzen dituen ordenantzaren 39. artikuluarekin eta hurrengoekin.

Eskabideak udal erregistroan aurkeztuko dira, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Lurzatien zerrenda eta haien balorazioa udal bulegoetan daude eskuragarri.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzagaondoan, 2023ko urriaren 5ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2314436