214. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Bidezko da udal honek Ziraukiko bake epaile ordezkoa hautatzea, bat etorriz Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. eta 102. artikuluekin (uztailaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluekin (uztailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak zehaztuta daude Karrera Judizialean sartzeko Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluan, baina kasu honetan ez da beharrezkoa Zuzenbidean lizentziaduna izatea.

Era berean, aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

Interesdunek udal honen erregistro orokorrean aurkeztu behar dituzte eskabideak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ziraukin, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2314236