214. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2023ko irailaren 29an, honako ebazpen hau (598 zenbakiduna) eman zuen:

"Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari jarraikiz, EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2023ko irailaren 30etik urriaren 3ra, bi egun horiek barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Félix Puyo Rebollori eta alorrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Berriozarren, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2314172