213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko irailaren 27an hartua, zeinaren bidez izendatzen baitira "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarreko kide titularrak eta ordezkoak, Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatuko dutenak.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, 2017ko urtarrilaren 30ean, Nafarroako Foru Komunitatea "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteari atxikitzeko hitzarmena sinatu zuen, baita horren estatutuak ere.

Estatutu horien 9.1 artikuluak 18 kideko batzarra eratuko dela ezartzen du. Akitania Berria Eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak modu parekidean hautatuko dituzte batzar horretako kideak. Lurralde bakoitzak 6 batzarkide titular eta, hala behar denean, 6 ordezko izendatuko ditu.

2023ko maiatzaren 28an egindako hauteskundeak direla eta, zenbait aldaketa egin dira Nafarroako Gobernuko departamentu eta zuzendaritza nagusi batzuen izenean eta titulartasunean; beraz, eguneratu egin behar dira Nafarroako Foru Komunitateak "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeko" Batzarrean dituen ordezkariak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Kide titular hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari izan daitezen "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarrean:

–María Victoria Chivite Navascués andrea, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

–Ana Ollo Hualde andrea, bigarren lehendakariordea eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria.

–Óscar Chivite Cornago jauna, Lurralde Kohesiorako kontseilaria.

–Mikel Irujo Amezaga jauna, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria.

–Juan Cruz Cigudosa García jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria.

–Sergio Pérez García jauna, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia.

2. Ordezko kide hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari izan daitezen "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Batzarrean:

–Javier Arakama Urtiaga jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–Berta Miranda Ordobás andrea, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia.

–Íñigo Arruti Torre jauna, Enpresa Sustapenerako zuzendari nagusia.

–José María Aguinaga Pérez jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia.

–Pedro María Pellejero Goñi jauna, Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendaria.

3. Erabaki hau interesdunei eta "Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdea" Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Lehendakaritzari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2313760