213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala, 1. sektoreko plan partzialean (Queiles), U.I.4 unitatean,
U3.12-5 lurzatian. Jendaurreko informazioa

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko irailaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntuala egitea 1. sektoreko plan partzialean (Queiles), U.I.4 unitatean, Tuterako hiri-antolamenduko plan orokorreko U3.12-5 lurzatian, jarraikiz Adolfo Moya García arkitektoaren 2023ko martxoko proiektuari. Diego Zoco Sernak sustatu du, Udalaren eskumenekoa denari dagokionez, jabetza eskubidea salbu dela eta hirugarrenen kalterik gabe.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork aztertu nahi badu ere edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu nahi baditu ere. Idatziz aurkeztu beharko ditu, Udalaren erregistro orokorra baliatuz.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Tuteran, 2023ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2314080