213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Udal Planeko aldaketaren araudia, Tebasko 1. poligonoko 500. lurzatiari dagokiona

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2014ko abenduaren 18ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea, eta berriz ere, Tebas-Muru Artederretako Udal Planaren aldaketa xehakatua, katastroko 1. poligonoko 500. lurzatian, Isabel Lizarraga Alzórrizek sustaturik, gaur egungo erabilera libre publikoaren ordez erabilera libre pribatua emateko.

Behin betiko onespena 2015ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24koan, eman zen argitara, baina testu osoa erantsi gabe; hortaz, bidezkoa da hura argitara ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko urriaren 4an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Onetsitako araudia, 2015 (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2314230