2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2023ko Eguberrietako Txartelen Lehiaketaren deialdia. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 719016.
Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).
Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/719016).
Iruñeko Udalak 2023ko Eguberrietako Txartelen Lehiaketarako deia egin du, norgehiagokako araubidean, eta Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat, deialdiaren laburpena argitara ematen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www..infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/).
Zinegotzi ordezkariaren 2023ko irailaren 25eko 1/2023 RED Ebazpenaren bidez onetsi da.
Lehena.–Xedea.
2023ko Eguberrietako Txartelen Lehiaketa: lehiaketaren xedea da bizitokia edo ikastetxea -izan publikoa zein itunpekoa- Iruñean duten 6 eta 12 urte bitarteko haurrek (Lehen Hezkuntzako ikasleek; oraindik 6 urte ez badituzte edo 12 urte gaindituz gero, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarte matrikulatuta egotea lehenetsiko da) eginiko lanik onenak saritzea.
Bigarrena.–Sari-modalitateak.
Honako sari-modalitate hauek ezarri dira:
–A kategoria: Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleak.
–B kategoria: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak.
–C kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak.
Hirugarrena.–Diru-zuzkidura.
Deialdi honi gehienez ere 2.100 euroko aurrekontu-kontsignazioa esleitu zaio sarietarako.
Laugarrena.–Hautagaien betekizunak.
Lehiaketan parte hartzen ahalko dute bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten 6 eta 12 urte bitarteko haurrek (Lehen Hezkuntzako ikasleek).
Bosgarrena.–Eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak.
Lanak interesdunek edo ikastetxeek aurkeztuko dituzte.
Lanak honako helbide honetara bidali behar dira:
–Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko Alorra-Descalzos k. 72, 1. sol., 31001, Iruña, edo helbide elektroniko honetara: educacionpamplona@pamplona.es
Halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiltzen ahalko da.
Lanak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik aurrera hasiko da, eta 2023ko azaroaren 24an amaituko.
Iruñean, 2023ko irailaren 25ean.–Hezkuntza, Berdintasun eta Kultur Aniztasuneko zinegotzi ordezkaria, Carlos Casimiro Salvador Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2314141