2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Ikertzeko espedientearen hasiera, 1. poligonoko 32. lurzatian
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2023ko abuztuaren 23an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen, jarraikiz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 40. artikuluari (haren bidez onetsi zen Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen Erregelamendua), hasiera ematea ikerketa espediente bati, zeinak helburu baitu zehaztea noren jabetzakoa den 2. poligonoko 32. lurzatira sartzeko bidea; gaur egun 2. poligonoko 34. lurzatian dago, Iheltzen, eta agertzen da Félix María eta Jaime Agorreta Fernándezena balitz bezala, baina izan liteke erabilera publikokoa izatea.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, azter dadin eta, hala bada, alegazioak aurkez daitezen, baita norberaren eskubidea babeseko edozein dokumentazio aurkezteko ere. Hori dena, galarazi gabe zuzenean ukitutakoei banan-banan jakinaraztea, eta jarraikiz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 38. artikuluari eta hurrengoei.
Jendaurreko informaziorako iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ukitutako ondasunei dagokien herriko iragarki-taulan, eta Kontzejuko iragarki-taulan, halakorik balego, eta bertan 15 egun baliodunean egonen da jendaurrean. Aipatutako epea bukatutakoan, edo iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, gero balitz, hasiko da kontatzen hilabeteko epea, alegazioak aurkezteko.
Lizoainen, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2314073