213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Herri-lurren desafektazioa, 2. poligonoko 137., 155., 136., 135., 144., 146., 152. eta 524. lurzatiei dagokiena, linea elektriko berri bat eta transformazio zentro berri bat instalatzeko. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2023ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:

1. Hasiera batez onestea Iturengo herri-lurren desafektazioa, 2. poligonoko katastroaren 137., 155., 136., 135., 144., 146., 152. eta 524. lurzatiei dagokiena, linea elektriko berri bat eta transformazio zentro berri bat instalatzeko.

2. Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, Foru dekretu baten bidez onets dadin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iturenen, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.

Iragarkiaren kodea: L2314138