213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa, Eraikingintza-ordenantzaren 79., 88. eta 103. artikuluetan. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2023ko irailaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikingintza-ordenantzaren 79., 88. eta 103. artikuluen aldaketa.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Galarren, 2023ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2314097