213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Hirigintza-hitzarmena, bere barnean dituena finken normalizazioa eta lur publiko eta pribatuen trukea, 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatietan. Informazio publikoa

Alkatetzaren 2023ko irailaren 29ko 363. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen eta erabaki zen jendaurrean jartzea hirigintza-hitzarmenerako proposamen bat, eransten zaiona Caparrosoko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaileari, zeina baita 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatietarako. Pedro Ángel Aicua Pascualek eta Gonzalo Fidalgo Alonsok sustatu dute, eta Amaia Orrico Aicua arkitektoak idatzi zuen, 2023ko uztaileko datarekin.

Hitzarmenaren xedea da planeamendutik eratorritako kudeaketa garatzea, finken normalizazioa eginez lurzoru publikoen eta pribatuen artean, lurrak trukatuz, eta sustatzaileak bere gain hartuz urbanizazio-obrak, zeinak zehaztu baitira AA1 unitateko jarduketa eremuan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, aurkezten ahalko dira bidezkotzat jotzen diren alegazioak, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:00etik 13:30era, eta web helbidean: http://www.caparroso.es/noticias/modificacion-estructurante-plan-general-municipal-parcelas-104-149-y-151-poligono-11-informacion-publica/

Caparroson, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2314105