213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatietan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2023ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Caparrosoko Udal Plan Orokorrean, 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatietarako, Pedro Ángel Aicua Pascualek eta Gonzalo Fidalgo Alonsok sustatua eta Amaia Orrico Aicua arkitektoak idatzia. Aldaketa horren bidez, hiri-lurzorua berriz mugatzen da, 149. eta 151. lurzatiei dagokienez, lurzoru hori eremuan erregularizatzeko, berdeguneen sistema orokorraren lerrokadura doitzen da (S.G.Z.V.-3), eta jarduketa asistematikoko unitate bat mugatzen da (AA1), kudeaketaren ondorioetarako.

Orobat, 104. lurzatiaren mugak zehazten dira, bai eta lur publiko eta pribatuen trukea, aldi berean izapidetuko den hirigintza-hitzarmen baten bidez konpontzekoa. Hirigintza-hitzarmen horretan, proposatzen dira finken normalizazioa eta lurren trukea, eta sustatzailearen kargura izatea AA1 unitatearen jarduketa-eremuan zehaztutako urbanizazio-obrak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, udal bulegoetan, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea udal bulegoetan dago interesdunen eskura, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30 arte, bai eta web helbide honetan ere: http://www.caparroso.es/noticias/modificacion-estructurante-plan-general-municipal-parcelas-104-149-y-151-poligono-11-informacion-publica/

Caparroson, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2314022