213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

208/2023 FORU DEKRETUA, irailaren 27koa, Luna Martinicorena Mutiloa andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariorde izendatzen duena; erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago.

Urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariordetzen titularrak, foru dekretu bidez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko irailaren hogeita zazpian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Luna Martinicorena Mutiloa andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoko LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariorde izendatzea, 2023ko irailaren 28tik aurrerako ondorioekin. Erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko irailaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2313766