213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑÁIN

Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, 2023an garapenerako lankidetza proiektuak egin ditzaten

DDBN (identifikazioa): 719094.

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/719094).

Barañaingo Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak, 2023ko irailaren 28an, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak emateko Deialdia onartu du, 2023an garapenerako lankidetza proiektuak edo ekintzak egin ditzaten.

Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskaera-orria eskuratu ditzakezue Barañaingo Udaletxean (Herritarrak Hartzeko Bulegoan) –Udaletxe plaza zk.g.–, edo Udalaren web- orritik hartuta: www.barañain.eus

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 15 egun natural da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barañainen, 2023ko irailaren 29an.–Alkate-udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2314099