2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZUELO
Desafektazioa, 3. poligonoko 285., 372., 374. eta 394. lurzatietan, La Senda eta El Camino haize-parkeak eraikitzeko. Hasierako onespena
Azueloko Udalak, 2023ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen desafektatzea 97 m² herri-lur (katastroko 3. poligonoko 285., 372. 374. eta 394. lurzatiak). Desafektazio horren xedea da 30 urteko zortasuna ezartzea Renovables del Norte SLUri, zangak ireki ditzan, han paratzeko La Senda eta El Camino haize-parkeetatik energia ateratzeko linea elektrikoak. Osoko bilkura horretan, orobat, onetsi zen zortasuna arautzeko baldintza-agiria.
Aditzera ematen da, bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean. Horretarako, espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hura aztertu nahi duen ororen eskura. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da.
Azuelon, 2023ko irailaren 29an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.
Iragarkiaren kodea: L2314106