213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 204. lurzatian. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, irailaren 21eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 1. poligonoko 204. lurzatiaren birsailkapena monetarizatzeko kudeaketaren hirigintzako hitzarmena, Agotzaina SLk sustatu duen Arbizuko Plan Orokorraren egiturazko aldaketaren ondorioz.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 24.2 eta 25.5 artikuluetan xedatutakoarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute interesdunek udal bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Arbizun, 2023ko irailaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2314142