213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LOS ARCOS ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Proba teorikoa eta proba praktikoa egiteko tokia, eguna eta ordua

2023ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 29an, deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean Etxeko Laguntzako Programaren zerbitzura aritzeko.

Burutzaren irailaren 5eko ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Ebazpen hori 2023ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea eta eguna, ordua eta tokia ezartzea proba teorikoa eta proba praktikoa egiteko.

Horiek horrela, eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea):

EBAZTEN DUT:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean Etxeko Laguntzako Programaren zerbitzura aritzeko.

2. Oposizioaldiko proba teorikoa egiteko eguna, ordua eta tokia ezartzea; hain zuzen, proba hori eginen da 2023ko azaroaren 7an, asteartea, 9:30ean, "Carmen Thyssen Bornemisza" kultura etxean (San Lazaro kalea 2, Los Arcos).

3. Oposizioaldiko proba praktikoa egiteko eguna, ordua eta tokia ezartzea; hain zuzen, proba hori eginen da 2023ko azaroaren 8an, asteazkena, 9:30ean, "Carmen Thyssen Bornemisza" kultura etxean (San Lazaro kalea 2, Los Arcos).

4. Ebazpen hau helaraztea kalifikazio-epaimahaiko kideei, eta agintzea argitara dadila Mankomunitatearen egoitzako iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Los Arcosen, 2023ko irailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Eduardo García de Galdiano Baños.

ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

1.–ÁLVAREZ JORGE, ANA

2.–ÁLVAREZ DE EULATE CIORDIA, OLGA

3.–DUEÑAS PÉREZ, NEREA

4.–GASTÓN BLASCO, NOEMÍ

5.–LÓPEZ TOLEDANO, MARÍA CARMEN

6.–MARTÍNEZ OSÉS, CRISTINA

7.–RUEDA TORREZ, CINDY IBONE

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2314096