2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EZKAROZEKO, JAURRIETAKO ETA ORONTZEKO UDALEN BATASUNA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, deialdi bat argitaratu zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari laguntzailearen lanpostu bat. Deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Udalen Batasuneko buruak 3/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko irailaren 27an, eta haren bidez Miriam Leiva Hualde izendatu da lan-kontratudun finko, Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasunean aritzeko. Izan ere, bera da puntuaziorik altuena lortu duen izangaia.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Ezkarozen, 2023ko irailaren 27an.–Batasuneko burua, Pablo Miqueleiz Compains.
Iragarkiaren kodea: L2313809