213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, C eta D mailetako lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiko lanpostuak bete gabe uztea

Ezarritako epearen barruan eskabiderik aurkeztu ez denez, Alkatetzaren irailaren 29ko 2174/2023 Ebazpenaren bidez bete gabe uzten dira lanpostuak honako hauek lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdietan: C mailako haur-hezitzailea, haur-hezitzaile elebiduna eta igeltsero-ofiziala; eta D mailako garbiketako enplegatua eta familia-langilea. Horiek guztiak, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnekoak.

Deialdia argitaratu zen 2023ko 193. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 14an.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2023ko urriaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2314152