213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Udaltzaingoko inspektoreordeen 13 lanpostu eta agente lehenen 14 lanpostu betetzeko. Lanpostuen esleipena

Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko irailaren 22an honako ebazpen hau eman du:

Ikusirik deialdiko epaimahaiaren aktak, espedientean dagoen dokumentazioa, eta lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Udaltzaingoko inspektoreordeen 13 lanpostu eta agente lehenen 14 lanpostu betetzeko deialdiko 10. oinarriarekin bat, zeina 2023ko otsailaren 1eko ebazpen bidez onetsi eta 2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9koan, argitaratu baitzen, erabaki dut:

1.–Agente lehenen lanpostuak honela esleitzea:

MIREN ANDONE POYO ARDANAZ

1-304010-1 (Agente teknikoa) Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, Ikuskapen Orokorreko Taldea.

ÍÑIGO PELARDA AZQUETA

1-304000-55 (Zirkulazioko agentea) Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea

FERNANDO GARCÍA ECHARRI

1-304100-15 (Instrukzioko agente lehena) Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-Emakumeak, Adingabeak eta Nagusiak Babesteko Taldea.

YOLANDA VIEDMA GÓMEZ

1-304100-12 (Instrukzioko agente lehena) Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada-Emakumeak, Adingabeak eta Nagusiak Babesteko Taldea.

EDUARDO LÓPEZ GONZÁLEZ

1-304100-2 (Instrukzioko agente lehena) Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Ikerketako Taldea

2.–Hurrengo lanpostu hauek bete gabe uztea:

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, EKZko Taldea (Ekintzak Koordinatzeko Zentroa). Agente Lehena 1-304000-19 plaza: Trafikoko agente lehena.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, EKZko Taldea (Ekintzak Koordinatzeko Zentroa). Agente Lehena 1-304000-47 plaza: Trafikoko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Agente Lehena 1-304000-48 plaza Trafikoko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea. Agente Lehena 1-304000-12 plaza: Trafikoko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Agente Lehena 1-304000-21 plaza: Trafikoko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea, Garabien Taldea. Agente Lehena 1-304000-6 plaza: Trafikoko agente lehena (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Agente Lehena 1-304000-36 plaza: Trafikoko agente lehena.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Agente Lehena 1-304000-41 plaza: Trafikoko agente lehena.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. 1-304000-50 zenbakidun agente lehenen lanpostua: Trafikoko agente lehena.

3.–Izendatuak 2023ko urriaren 1ean jabetuko dira lanpostuaz.

4.–Honako erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo, bestela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hortik aitzina.

Iruñean, 2023ko irailaren 22an.–Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendaria, Olga Gordillo Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L2314092