213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

JAURRIETA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, deialdi bat argitaratu zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat. Deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz, Alkatetzak 29/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko irailaren 27an, eta haren bidez Roberto Ardanaz Pena izendatu da lan-kontratudun finko, Jaurrietako Udalean aritzeko. Izan ere, bera da puntuaziorik altuena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Jaurrietan, 2023ko irailaren 27an.–Alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.

Iragarkiaren kodea: L2313776