213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IGANTZI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Igantziko Udaleko 2023ko urriaren 5eko 151/2023 Alkate Ebazpen bidez, eta Igantziko Udaleko garbitzaileak izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, María Concepción Larralde Bengoetxea eta Miren Edurne Irigoyen Ubiria izendatzen dira garbitzaile, lan-kontratudun finkoen araubidean, Igantziko udal higiezinetan jardun dezaten, puntuazio handiena lortu duten izangaiak direlako. Hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.

Lanpostuaren jabetza hartu beharko dute hamar egun balioduneko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzin.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Igantzin, 2023ko urriaren 5ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2314447