2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAKAIKU
2023rako lan publikoaren eskaintza
Bakaikuko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko irailaren 28ko ebazpen baren bidez, onetsi zuen 2023. urteko lan publikoaren eskaintza, honela dioena, hitzez hitz:
Ikusirik 2023ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17an, argitaratu zela 2023. urteko plantilla organikoaren behin betiko onespena, zeina Udalak hasiera batez onetsi baitzuen 2022ko azaroaren 18ko osoko bilkuran, jendaurrean jartzeko iragarkia 2023ko otsailaren 13an argitaratuta.
Ikusirik 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua) eta ekainaren 8ko 113/1985 Foru Dekretuaren 40. artikulua eta hurrengoak (Sartzeko Erregelamendua),
EBATZI DUT:
1. Onestea Bakaikuko Udalaren 2023ko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau barne hartzen duela:
–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu huts bat. Lanaldi osoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %13. Arriskuko osagarria: %6. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza: baldintza berariazkoa, B2 maila.
2. Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udalaren egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bakaikun, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2314005