213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

340E/2023 EBAZPENA, irailaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Berriozarko udal mugartean hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Emausko Trapuketariak Fundazioa da.

Egun jardunean dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, zeina eman baitzitzaion Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 eta 5.2 taldeetan.

2023ko urtarrilaren 10ean, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzea eskatu zuen; zehazki, eskatu zuen ingurumen baimen bateratuaren III. eranskinean, sortzen dituen hondakinen zerrendan, 130307* EHZ kodea duen hondakin berri bat sartzea, beroa transmititzeko eta isolatzeko olio mineral ez-kloratuei dagokiena, zeinak sortzen baitira R1202 (aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak desmuntatzea) prozesuan.

Era berean, R130107 prozesuan (aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak ez diren hondakin arriskutsuak jasotzeko biltegia) kudeatzen dituen hondakin berriak sartzea eskatzen du. Zehazki, hondakin hauek:

EHZ KODEA

HONDAKINAREN DESKRIBAPENA

08 03 17*

Inprimatzeko tonerren hondakinak, substantzia arriskutsuak dituztenak

13 07 03*

Beste erregai batzuk [nahasketak barne]

16 06 01*

Berunezko bateriak

16 06 07*

Haien osaeran litioa edozein formatan daukaten metagailu, pila edo bateriak, hala nola litiozko pilak edo ion-litiozko metagailuak

16 06 08*

Haien osaeran nikela edozein formatan daukaten metagailu, pila edo bateriak, hala nola nikel metal hidrurozko metagailuak (Ni-MH). Kode honetatik kanpo gelditzen dira nikel-kadmiozko metagailuak eta bateriak.

16 06 09*

Haien osaeran beste substantzia arriskutsu batzuk dituzten metagailu, pila edo bateriak.

20 01 42*

Haien osaeran litioa edozein formatan daukaten metagailu, pila edo bateriak, hala nola litiozko pilak edo ion-litiozko metagailuak

20 01 43*

Haien osaeran nikela daukaten metagailu, pila edo bateriak, hala nola nikel metal hidrurozko metagailuak (Ni-MH). Kode honetatik kanpo gelditzen dira nikel-kadmiozko metagailu eta bateriak.

(20)(01)(44)

Haien osaeran beste substantzia arriskutsu batzuk dituzten metagailu, pila edo bateriak.

Azkenik, R130107 prozesuan (aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak ez diren hondakin arriskutsuak biltzeko biltegia) kudeatzen duen hondakin berri bat sartzea eskatu du. Zehazki, hondakin hau:

EHZ KODEA

HONDAKINAREN DESKRIBAPENA

08 03 18

Inprimatzeko tonerren hondakinak, 08 03 17 kodean zehaztutakoez bestelakoak

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onartzea Berriozarko udal mugartean hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko dagoen zentro baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Emausko Trapuketariak Fundazioa da.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du handitu behar ingurumen baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan kalkulatutako arrisku intrintsekoaren maila.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Emausko Trapuketariak Fundazioari eta Berriozarko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko irailaren 27an.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janín, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 291E/2019 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F2314085