213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1180/2023 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Mendabiako udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2023ko apirilaren 21ean, Carlos Sobrino San Martín jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eskatu zituen, bai eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea ere, instalazio elektriko honetarako:

Eskatzailea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.

Espedientea: SAT11508 (Erref.: 1337 - 101119392 RA/dp).

Instalazioaren kokalekua: Mendabiako udal-mugartea.

Helburua: aireko linea berreraikitzea eta behar diren euskarrien kopurua optimizatzea.

Ezaugarri teknikoak: "Lodosa-Mendabia" 13,2 kV-ko zirkuitu bakuneko aireko linea berritzeko proiektua (4632-L05), 59. eta 114. euskarrien artean. Jarduketa hauek eginen dira:

Linea orokorra: eraiki beharreko tartea 4.945 luze da, eta 29 euskarri berri izanen ditu, 59. eta 114. euskarrien artean. Desmuntatu eginen da egun dagoen linea, 4.844 metrokoa eta 52 euskarri dituena. 114. euskarriaren ordez beste bat jarriko da; jarduketa hori beste proiektu baten parte izanen da.

71., 100., 104. eta 109. euskarri berrietan jarriko dira lehendik dauden deribazioak, eta horietan eroalea ordeztuko da.

1. desbiderapena (partikularra): eraiki beharreko 74 metroko tartea.

2. desbiderapena (partikularra): eraiki beharreko 30 metroko tartea.

3. desbiderapena (partikularra): eraiki beharreko 182 metroko tartea.

4. desbiderapena: eraiki beharreko 59 metroko tartea.

Kendu eginen dira zerbitzurik gabe gelditzen diren linea aldatu guztiak.

Obra gauzatzeko aurrekontua: 320.958,22 euro.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53., 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa bete beharrez, jendaurrean jarri ziren, hogeita hamar egunez, proiektua eta instalazioak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda. Horretarako, iragarki bat argitaratu zen 2023ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, 2023ko maiatzaren 17ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, eta Nafarroako Gobernu Irekiaren webean ere.

Halaber, iragarkia Mendabiako Udalera igorri zen, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Ez da proiektuari buruzko alegaziorik aurkeztu jendaurrean egon den artean.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 131. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, 2023ko maiatzaren 15ean kontsulta egin zitzaien ukitutako erakundeei, eta honako txosten hauek jaso ziren taulan adierazitako datetan:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1.

Nedgia Navarra SA

2023-05-22

2.

Telefonica SA.

2023-05-24

3.

Mendabiako Udala

2023-06-14

4.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua

2023-06-23

5.

Jurramendiko Mankomunitatea

-

6.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

-

7.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

-

Bere erantzunean, Nedgia Navarra SA ados agertu da proiektuarekin, eta baldintza tekniko batzuk ezarri ditu. Gogorarazi duenez, uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, obren esleipena hartzen duen eraikitzaileak eskualdeko zerbitzu teknikoei jakinarazi beharko dizkie obren hasiera-data, egokitzat jotzen dituen argibideak eta gas-instalazioetatik hurbil dauden obrak egitean kontuan hartu beharreko segurtasun neurriak.

Bestalde, Telefónica SAk adierazi zuen ez zuela inolako eragozpenik proiektua gauzatzeko, betiere telekomunikazio lineekiko paralelismoei eta gurutzaketei buruz indarrean dagoen araudia betetzen bada.

Mendabiako Udalak bere txostenean jakinarazi zuen ezen, txostenean bertan jasotako kontsiderazioak eta mugak kontuan hartuta, egin nahi den jarduketa bateragarria dela udal planeamenduarekin.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak aldeko txostena eman du, baina baldintzak ezarri ditu abelbideei ahalik eta kalte gutxien egiteko.

Txostenak I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUra igorrita, idatziz adierazi du ezarritako baldintza guztiak onartzen dituela.

Proiektuak ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrendan ez da aldaketarik izan espedientea izapidetzeko aldian, eta jatorriz 2023ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, argitaratutako bera da.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, María Rosa Alonso Barrado industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea, eta hogeita lau hilabete ematea obrak burutzeko.

5. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren eta eranskinaren arabera gauzatu beharko dira, eta honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko dute: Goi-tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoetan abifauna talken eta elektrokuzioen aurka babesteko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari fakultatibo eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Basoen eta Ehizaren Zerbitzura eta Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Nedgia Navarra Sari, Telefónica SAri, Jurramendiko Mankomunitateari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Mendabiako Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko irailaren 25ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2313665