213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

181E/2023 FORU AGINDUA, irailaren 21ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita balorazio mahaia partez aldatzea, Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko 72 lizentzia banatzeko lehiaketan. Lehiaketa horren deialdia egin zen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko hirurogeita hamabi lizentzia banatzeko lehiaketaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Oinarri horiek zuzendu egin ziren Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 6ko 8/2020 Foru Aginduaren bidez.

Geroago, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 18ko 124/2020 Foru Aginduaren bitartez, sei hilabetez luzatu zen lehiaketa hori ebazteko epea.

Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 11n hartutako bi erabakiren bidez, ezetsi egin ziren Disdira fundazioak eta Ápice elkarteak lehiaketaren deialdiaren eta oinarrien aurka jarritako errekurtsoak.

Deialdi horren 18. oinarrian balorazio mahaia izendatu zen, jasotako eskaintzak barematzeko. Mahai hori antolatuta dago profil profesionalen eta lanpostuen arabera, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazioko zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak ezarritakoaren arabera.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 27ko 106/2022 Foru Aginduaren bidez, lehiaketa publikoko balorazio mahaiaren osaera aldatu zen.

Mahai horren osaera partez aldatu zen, berriz ere, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 5eko 114E/2023 Foru Aginduaren bidez.

2023ko irailean, legegintzaldi-aldaketaren ondoren, ikus-entzunezko gaietan eskumena duen departamentua birmoldatu zen (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua da orain), eta kargu izendapen berriak egin direnez, hirugarrenekoz eguneratu beharra dago hizpide dugun lehiaketaren balorazio mahaia: mahaiburua eta haren ordezkoa ordeztu behar dira.

Erabiliz Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 30eko 64/2023 Foru Dekretuak aitortu dizkidan ahalmenak,

AGINTZEN DUT:

1. Eguneratzea lehiaketa publikoaren balorazio mahaiaren osaera, zeina izendatu baitzen, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren azaroaren 20ko 187/2019 Foru Aginduaren bidez, hirurogeita hamabi lizentzia bana daitezen Nafarroako Foru Komunitateko tokiko irrati-difusio digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko. Honako hauek osatzen dute balorazio mahai hori:

–Mahaiburua: Carlos Campo Ustarrroz jauna, Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria. Ordezkoa: Carlos Adín Sanz jauna, Proiekzio Instituzionalaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Idazkaria: M.ª Teresa Fernández Baraibar andrea, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Ordezkoa: Pedro Jesús Loitegui Irurzun jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

–Lehenengo mahaikidea: José María Aldasoro Oyarzabal jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatua. Ordezkoa: Beatriz Barber Zugaldía andrea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko kontu-hartzaile delegatua.

–Bigarren mahaikidea: Juan José Balerdi Usabiaga jauna, Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko burua. Ordezkoa: María Antonia Uriz Ayestarán andrea, Prentsa Bulegoaren Ataleko burua.

–Hirugarren mahaikidea: David Moreno Plou jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria. Ordezkoa: Fernando Moreno Ayala jauna, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko telekomunikazioetako ingeniaria.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira eta Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira, eta jakinaraztea interesdunei eta balorazio mahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea foru agindu honen aurka, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko irailaren 21ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2313624