213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

16C/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zur eta kortxoaren merkataritza sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Zur eta kortxoaren merkataritza sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31001955011981), erregistro honetan 2023ko irailaren 7an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2023ko abuztuaren 31n izenpetua.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Zur eta kortxoaren merkataritza sektorearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31007505011981) inskribatzea Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan-Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

ZUR ETA KORTXOAREN MERKATARITZA SEKTOREAREN HITZARMEN KOLEKTIBOKO SOLDATEN BERRIKUSPENA

Iruñean, 2023ko abuztuaren 31n.

Bildu dira zur eta kortxoaren merkataritza sektorearen hitzarmen kolektiboko sinatzaileak:

Enpresaren aldetik, Olatz Esparza Uros andrea, Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra elkarteko kudeatzailea, eta Patricia Granados Abardía andrea, aholkulari gisa.

Langileen aldetik: Amaya Villanueva Fernandez andrea eta Ana Fernandez Miranda andrea, Unión General de Trabajadores sindikatuaren ordezkari gisa.

Nafarroako zur eta kortxoaren merkataritza sektorearen hitzarmen kolektiboa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko ekainaren 8an. Hitzarmen horren sinatzaileak bildu dira 2023ko soldata igoerari buruzko 3. artikuluan ezarritako akordioa betetzeko, eta adostu dute soldata taula hauek argitaratzea, 2023rako itundutako igoerarekin (2022ko soldaten gaineko %1,75ekoa):

2023. taula

KATEGORIA PROFESIONALA

HILABETEKO OINARRIZKO
SOLDATA

ANTZINATASUNA

ARDURADUN NAGUSIA

1.586,26

47,52

BILTEGIBURUA

1.586,26

47,52

ADMINISTRAZIOBURUA

1.586,26

47,52

DEKORATZAILEA

1.556,76

46,16

25 URTEKO SALTZAILEA

1.353,74

40,12

22-25 URTEKO SALTZAILEA

1.295,78

38,36

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

1.295,78

38,36

SALTZAILE NAGUSIA

1.443,30

43,15

LAGUNTZAILEA

1.128,68

32,98

LANBIDE PRESTAKUNTZA, 1. URTEA*

1.080,00

LANBIDE PRESTAKUNTZA, 2. URTEA*

1.080,00

16-18 URTEKO IZANGAIA*

1.080,00

ADMINISTRARI-OFIZIALA

1.450,14

42,62

OFIZIOKO PROFESIONALA 1. MAILA

1.412,64

42,21

OFIZIOKO PROFESIONALA 2. MAILA

1.307,14

38,78

MORROI ESPEZIALIZATUA

1.214,18

36,08

GARBITZAILEEN MORROIA

1.191,51

35,15

(*) Otsailaren 14ko 99/2023 Errege Dekretua indarrean sartu denez, prestakuntzarako kategorien taula (1. eta 2. urteko lanbide prestakuntza eta 16-18 urteko izangaia) egokitu da lanbide arteko gutxieneko soldatara, zeina egindako lanaldiaren proportzioan zehaztuko baita, hitzarmenaren 22. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz.

Erregistratzeko baimena ematen zaie Covadonga Lorente Gutierrez, Patricia Granados Abardía, Sarah Scheerlinck Alonso, Marina Satrústegui Ruiz eta Laura Idoate Alonso andreei, ARPA Abogados y Consultores abokatu-bulegokoei.

Iruñean sinatu da 2023ko abuztuaren 31n.

Amaya Villanueva Fernandez andrea, Unión General de Trabajadores.

Ana Fernandez Miranda andrea, Unión General de Trabajadores.

Olatz Esparza Uros andrea, Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra.

Patricia Granados Abardía andrea, Asociación de Empresarios de la Madera de Navarra elkartearen aholkulari gisa.

Iragarkiaren kodea: F2314243