213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

15C/2023 EBAZPENA, urriaren 2koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ibilgailuak konpontzeko Nafarroako tailerren sektorearen 2019-2024ko hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik ibilgailuak konpontzeko Nafarroako tailerren sektorearen 2019-2024ko hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioaren akordioa (kode zenbakia: 31007255011995), erregistro honetan 2023ko irailaren 6an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta langileen ordezkariek 2023ko irailaren 6an izenpetua.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea ibilgailuak konpontzeko Nafarroako tailerren sektorearen 2019-2024ko hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioaren akordioa (kode zenbakia: 31007255011995).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Ibilgailuak konpontzeko Nafarroako tailerren sektorearen 2019-2024ko hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioaren akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2314213