213. ALDIZKARIA - 2023ko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 969/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko hogeita hiru lanpostu. Fabián David Asio Goicoecheak, bada, gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 2697/2023 Ebazpenaren aurka, haren bidez onetsi baita deialdi horretan onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda eta finkatu baita oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua (2023ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 28an).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, behea, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko urriaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2314165